Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Bideo-akta digitala


Itzuli

Udalaren Osoko bilkuraren emisioaren irudia

Udal Idazkaritzaren eginkizunen artean daude fede publikoa ematea eta Udalbatzako gobernu-organoei euren eginkizunak burutzeko behar duten legezko aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

Udalaren Osoko Bilkurari dagokionez, fede publikoak zera dakar: bilkuretako gai-zerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea; bilkuraren deialdia garaiz egitea eta bilkuran bertan egotea; behar diren agiriak zaintzea eta kideen esku uztea; bilkuren akta egitea eta saio bakoitzaren hasieran aurreko bilkuraren akta aurkeztea, onartutzat emateko; eta baimendutako akten liburura eramatea, beraren sinadurarekin.

Fede publikoaren eginkizuna betez, Udal Idazkariak aktan jasotzen ditu hartutako erabakiak. Akta horiek udal webgunean ere argitaratzen dira.

Udal jardunaren gardentasuna sustatzeko asmoz, Ermuko Udalaren Osoko Bilkurak eta Informazio Batzordeak herritarrentzat zabalik daude. Hala nahi duen herritarrak, beraz, bilkura horietara bertaratzeko aukera du edota, bestela, udal webgunean bilkura hori zuzenean (streaming bidez) nahiz eskatu ahalako bideoa (VOP) jarraitu ahal du.

Udalaren Osoko Bilkura bakoitzaren bideo- eta audio-grabazioak konbinatuz Udalaren Osoko Bilkuraren aktaren bideoa egiten da. Agiri elektroniko eta multimedia horretan jasotzen dira Osoko Bilkuraren eguneko gai-zerrendako puntuak, parte hartu duten pertsonak, bozketen emaitzak eta hartutako erabakiak, bilkuran gertaturiko guztiaren bideoa, audioak eta irudiak, eta zinegotzi bakoitzak egindako hitzaldi guztiak. Gainera, Udal Idazkariak egiaztagiri digitalaz sinatzen du eduki hori guztia.

Protección de datos de carácter personal

Para facilitar que la ciudadanía pueda conocer el contenido de los asuntos que se debaten en las sesiones que celebre el Pleno de la Corporación, las mismas tienen carácter público y se procede a su grabación y difusión a través de la web municipal.

En consecuencia, se informa a las personas que asistan como público a las sesiones del Pleno que lo hacen libremente y entendemos que con su permanencia en el salón de sesiones dan su consentimiento a la grabación y difusión de las opiniones e imágenes que de las mimas se obtengan.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo