Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Herritarren partaidetza: nola eragin dezakegu geure Udalaren Osoko Bilkuran?


Itzuli

argazkian ikus daiteke pertsona bat Udalaren Osoko Bilkuran parte hartuz

Osoko Bilkurak publikoak dira. Halere, gehiengo absolutuz erabaki daiteke eztabaida eta bozketa sekretuak izango direla, baldin eta gai zehatz horrek pertsonaren baten ohorean, intimitate pertsonalean eta familiakoan edota irudian eragin balezake.

Edozein herritar joan daiteke Osoko Bilkurara, eta hitza ematen badiote, gaiari buruz duen iritzia azaldu ere bai. Udalbatzakoak ez diren bertaratuek ezin dute bozkatu, euren botoa Udalbatzako kideek ordezkatzen baitute, gure estatuan indarrean dagoen ordezkaritzako demokraziarekin bat.

Herritarren interes orokorraren edo sektoreko interesen alde aritzen diren elkarte eta erakundeei Osoko Bilkuran parte hartzeko eskubidea aitortzen zaie, baldin eta, Alkateak eskatuta, gai-zerrendako gai horren aurretiko tramitazio administratiboan interesdun gisa jardun badute.

Gainera, gaitasun nahikoa duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, euren interes pertsonal eta zuzenen aitorpena eskatzeko udal organoetara jotzeko eskubidea izateaz gain, udal eskumeneko gaien inguruko ekintzak eta erabakiak har daitezela edota udal jardueraren inguruko informazioa eskatzeko eskubidea ere badute, eta eskubide hori erabiltzeak ez die inolako kalterik eragingo, legeren bat edo arauren bat hausten ez badute.

Era berean, Osoko Bilkura hasi baino hogeita lau ordu lehenago edozein pertsonak eska diezaioke Alkateari gai-zerrendan sartutako edozein gairen inguruan duen iritzia emateko baimena aitor diezaiola, asko jota hamar minutuz.

Ildo beretik, gai-zerrendako gaien inguruko eztabaida amaitu ostean, bertaratutakoek udal intereseko gai zehatzen inguruan iritzia emateko kontsulta-txanda bat irekitzeko aukera du Udalbatzak.

Boto-eskubidearen bidez boto-kutxetan erabiltzen dugun partaidetzako demokraziaz gain, edozein herritarrek erabil dezake demokrazia zuzena, beraren proposamenen bidez Osoko Bilkuran aztertzekoak diren gaietan eragiteko. Horretarako, gizarte intereseko edo interes orokorreko edozein gairi buruzko mozioren bat aurkeztu ahal dio Osoko Bilkurari, horren inguruko erabakiren bat hartu edo eztabaida dezan. Dena dela, zinegotzi batek edo udal talde politiko batek bere egin behar du mozio hori, soilik zinegotzien bidez aurkezteko aukera dago eta.

Udalaren webgunean Osoko Bilkurak jarraitzeko aukera dago, dela zuzenean, dela eskatu ahalako bideoaren bidez (VOD).


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo