Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Antolamendua


Itzuli

Argazkian Julen Domínguezek Carlos Totorikari makila ematen dio

Alkateak zuzendu eta deitzen du Udalaren Osoko Bilkura. Horregatik, Alkate-Lehendakaria ere esaten zaio, bera delako Udalaren Osoko Bilkuraren lehendakaria.

Alkateak egoki baderitzo, zinegotziren batengan eskuorde dezake lehendakaritza. Kargua eskuordetu ez badu eta lehendakaririk ez badago edota lehendakaria kanpoan edo gaixorik badago, automatikoki dagokion Alkateordeak hartuko du kargu hori, izendapen-ordenaren arabera.

Bilkurak Udaletxean egiten dira eta, zehazki, udaletxeko lehen solairuan dagoen Osoko Bilkuren aretoan. Aparte-aparteko kasuetan, eta Osoko Bilkurak aurretiaz baimena emanda, udaletxetik kanpo ere egin daitezke.

Osoko Bilkura balioduna egiteko gutxienez Udaleko zinegotzien legezko kopuruaren heren batek hartu behar du parte. Horietaz gain, baina, Alkateak eta Idazkariak ere egon behar dute, edo legez beraien ordezkaritza dutenek, bestela. Quorum hori bilkurak dirauen artean mantendu behar da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo