Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Deialdia eta gai-zerrenda


Itzuli

Bozgorailuaren irudi alegorikoa

Osoko Bilkurak gutxienez bi egun baliodun lehenago deitu behar dira, deialdiaren eguna eta bilkura egiten den eguna zenbatu gabe. Premiaz deitutako bilkurak, baina, epealdi horretatik salbuetsita daude.

Gai-zerrenda (Osoko Bilkuran ezagutzera eman eta erabakitzekoak diren gaiak) ere Alkateak zehazten du.

Ohiko Osoko Bilkuretako gai-zerrendan beti gehitzen da galderen eta eskaeren atala, zinegotziek gobernu-organoak (Alkatea, Alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak eta Tokiko Gobernu Batzordea) kontrolatu eta fiskalizatzeko eginkizuna burutu ahal izateko.

Gaiak gai-zerrendan agertzen diren ordenan eztabaidatu eta bozkatzen dira; dena dela, Alkateak ordena aldatzeko gaitasuna du.

Alkateak zehazten du gaien ordena, eta bera arduratzen da, era berean, bilkura egoki garatzen dela egiaztatzeaz.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo