Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Carlos Totorika Izagirre


Carlos Totorika Izagirre(r)en) argazkia Alderdi politikoaren logotipoa
Carlos Totorika Izagirre
Carlos Totorika Izagirre(r)en biografia

Carlos Totorika Izagirre argazkia
Carlos Totorika Izagirre, Ermuko Alkatea

Herritarrok: Carlos Totorika Izagirre naiz eta nire bizitzari buruzko informazioa eta datuak konpartitu nahi ditut zuekin, apur bat hobeto ezagutu nazazuen.

Ermuan jaio nintzen Valdespinako Markesa kaleko 8.ean 1956ko otsailaren 15ean. Langileen semea naiz: nire aita arotza zen eta nire amak tindategi txiki bat zeukan. Maitasunez gogoratzen ditut nire sei anai-arrebekin pasatzen nituen uda haiek.

Ezkonduta nago eta bi alaba ditugu; eurak dira nire pasioa, nire bizitza, nire motibazioa, nire eguneroko indarra eta etxeko balioa; gizon etxekoia eta familizalea naiz.

Eibarko Ignacio Zuloaga Institutuan ikasi nuen batxilergoa eta gero, Sarrikoko fakultatean, Bilbon, Ekonomia, Ekonomia Orokorra eta Hiri-ekonomia Zientzietan lizentziatu nintzen.

1991eko maiatzera arte gure herriko Bilbao Bizkaia Kutxaren bulego batean lan egin nuen.

Lan horren bitartez Ermuko familien errealitatea ezagutu nuen, zuetako askorekin harremana eginez.

1974an Euskadiko Alderdi Sozialistan afiliatu nintzen eta bertan jarraitzen dut, niretzat berdintasuna, gizarte-justizia eta, batez ere, askatasuna bezalako balioak oso garrantzitsuak direlako, azken hori terrorismo indiskriminatu eta antzuenaren urterik gogorrenetan konprometituta izan nauena bizitza arriskuan jartzeraino.

1991eko Udal Hauteskundeetan lehen aldiz Ermuan aurkeztu nintzen nire alderdiko zerrendetan eta Alkatetza lortu nuen, zuen konfiantzari esker gaur arte behin eta berriz berriztatu dudan kargua.

1994ko urritik 2001eko maiatzera arte legebiltzarkide izan nintzen Gasteizen.

Euskadiko Sozialisten Biltzar Exekutiboko kide ere izan naiz.

Pilota- eta txirrindularitza zalea, ezagutzen nauzuenok badakizue gertuko mendi ederretan, Urko eta Oiz bezala, ibilaldi luzeak eginez atseden hartzen dudala.

Alkate egin ditudan urte hauetan hiri-ehuna eta herriko eraikuntzen kalitatea hobetzen ahalegindu naiz, 1960 eta 1970 hamarkadetan izan zen neurrigabeko hazkundeak utzitako Ermuko kale-bilbe kaotikoa antolatuz.

Gaur egun Ermua hiri moderno eta osatu bilakatu dela esan dezaket, gozatzeko, gizarte-ekonomia- eta hiri-mailan bizi izateko pentsatutako hiri jasangarria, hurbilekoa, anitza eta bertako herritarren beharrizanetara irekia.

Berrogeita hamar urteak aspaldi gainditu ditu baina oraindik ere nire jaioterria hobetzea dut amets.

Ziur naiz une historiko bakoitzean gizarte moduan ditugun erronkak gainditzeko gauza garena, gure baloreek, errealismoak eta, etorkizun hobea sortzeko, helburuak lortu eta errealitatea eraldatzeko daukagun ahalmenak gidatuta, bai eta baliabide gutxiko garaietan ere, bizi dugun honetan bezala.

Alkate legez egunero ikusten ditut bizikide ditudan herritarren beharrizanak, egiten ditugun udal politiken erabilgarritasuna, zenbakiek eta datuek herritar bakoitzaren aurpegia hartzen baitute, enpleguaren ezegonkortasuna, langabezia edo hipoteka ez ordaintzeagatik guztia galtzeko larritasuna sufritzen dutenena.

Horregatik, oraindik ere Ermuko alkate moduan daukadan erronkarik handiena enpleguaren sorrera piztea da, Udaletik irtenbide erabilgarriak, benetakoak eta lorgarriak, ez hitz hutsalak, bilatzeko eta artikulatzeko daukagun erantzukizunetik, kontu honetan ez dago-eta formula magikorik ezta saihesbiderik.

Aitzitik, gure helburuak lortzeko eraginkorragoak izan gaitezen, ahaleginak elkartzea guztiz erabakigarria da, bestela ezinezkoa izango da guztiontzako aberastasuna eta ongizatea sortzea.

Gainera, pertsonei laguntzeaz gain, enpresei ere laguntzeko garaia da, egunero nazioartekotu eta berrikuntzak egin ditzaten, eta arlo horretan publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren zalea. Nire ustez herri-administraziook eginkizun guztiz erabakigarria eta oso garrantzitsua daukagu eremu horretan.

Era berean, gazteek askoz ere aukera gehiago eduki behar dutela ekintzailetza-proiektuak burutzeko pentsatzen dut, eta horrek beka eta kreditu txikien ahalegina biderkatzea eskatzen du, haien negozio-ideiak errealitate bihurtu ahal izateko.

Nire ustez, gainera, gizarte-kohesioa indartzeko, Udalak pertsona zaharren etxeetaraino eraman behar ditu zerbitzuak, eskandinaviar herrialdeetan egiten duten bezala, eta premia gehien duten baliabiderik gabeko pertsona eta familienganako arreta- eta babes-kontuetan udalerrien eginkizuna nabarmen areagotu.

Alkate moudan udal zerbitzuak kalitatezko eta hurbileko zerbitzuak izan daitezen ahalegindu naiz, pertsonak gure jardueraren eta arretaren gune izan daitezen, ondo dakit-eta udal kudeketaren baliorik handiena hurbiltasuna dena.

Horretarako, herritarren partaidetza ere bultzatu dut zerbitzu publikoak kudeatzeko hainbat batzorde herritar sortuz, edo udal honen jarduera bat eta bakoitza munduaren begien aurrean jarriz gardentasuna sustatuz.

Gardentasun hori hobetzeko, Aurrekontuak ulerterrazagoak egiten ditugu, Udal barruko prozesu guztien ibilbide osoa ikusgai ipintzen ahalegintzen gara, eta kontratazioko prozedurak begi-bistan jartzen ditugu pausoz pauso.

Gauzak gero eta hobeto egin nahi ditugulako, eraginkorragoak izan eta, inolako ezbaibarik gabe, ustelkeria errotik kendu, Ermuko Udalean egunez egun aurre egin behar zaien erronka handien mailan egoten ahalegintzen gara, toki-gobernuaren eta zerbitzatzen dugun gizartearen artean konfiantza sortzen, hiritar arduratsu eta parte-hartzaileak eratzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo