Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Juan Carlos Abascal Candás


Juan Carlos Abascal Candás(r)en) argazkia Alderdi politikoaren logotipoa
Juan Carlos Abascal Candás
Juan Carlos Abascal Candás(r)en biografia

1974 urtean jaio nintzen eta Ermuan bizi izan naiz ordutik hona. Euskal Herriko Unibertsitatean, Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi nituen, ikasketa horien lizentziatura 1997an eskuratu nuelarik.

Beti pentsatu izan dut solidaritatea, partaidetza eta gauza publikoa gaizkien pasatzen ari direnen beharrizanei erantzuteko tresnak direla, horregatik 1991tik 2003ra Sallabenteko Gazteak/Club de Tiempo Libre San Lorenzo aisialdi taldean modu altruistan aritu izan nintzen boluntario aisialdiko begirale- eta zuzendari-lanetan ingurumena, solidaritatea, berdintasuna eta bakearen hezkuntza bezalako baloreetan gaztetxoak hezten. Talde moduan GKEekin lankidetzan aritu izan ginen eta Gabonetako Haur Parkea, Errege Kabalgata, Udako Koloniak eta beste hainbat gauza antolatzen genituen beste talde batzuekin elkarlanean.

Uste dut trebakuntza oso garratzitsua dela, eta egunez egun gauzak ikasten eta norbere burua hobetzen ahalegintzea, horregatik 2012-2013 ikasturtean Toki eta Foru Erakundeetako Gobernu eta Zuzendaritza Exekutiboko Aditua unibertsitate-masterra egin eta titulua lortu nuen, eta 2014an “Cultural Transfomation Tools Trainings-Barret Values Centre CTT Models & Tools; Building a vision-guided and values-driven organization 2014” ikasi nuen, erakundeak balioetan oinarritutako eraldaketa egin behar dutela azpimarratzen duen eredua.

Nire lan-esperientziari dagokionez, eta behin karrera amaitu ondoren, peoi espezialista lan egin nuen urtebetez galdategi batean, taberna-zerbitzari haur-parke batean eta finantza produktuen aholkulari ING Nationale Nederlanden-en.

1999 urtean La Caixa enpresaren hautaketa-prozesua gainditu nuen baita Ermuko Udalaren Enplegu eta Toki Garapeneko Agente lanerako hautaketa-prozesua ere. Azken hori INEMen programa bat da eta berori izan zen hautaketa-probak egin zituena.

Proposamen biak aztertu eta ondo pentsatu ondoren, Ermuko Udalean Enplegu eta Toki Garapeneko Agente lana aukeratu nuen, eta horretan jardun izan nuen 2003 urtera arte.

2003an, hautaketa-prozesu publiko baten ondoren, Ermuaren Ekonomi Sustapena, S.A udal sozietate publikoaren ekonomi eta finantza-arduradun izatera pasatu nintzen.

2006 urtean, hautaketa-prozesu publiko baten ondoren, Ermuaren Ekonomi Sustapena SA. udal sozietate publikoaren gerente izendatu ninduten. Izendapen hori udal talde politiko guztiek ordezkaritza zuten administrazio-kontseilu osoaren ahobatezko erabakiz izan zen.

2015 urtean derrigorrezko eszedentzia eskatu dut Ermuko Udaleko zinegotzi eta alkateorde izendatu nautenean.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo