Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Osoko Bilkurak bereziak (apartekoak) edo ohikoak (arruntak) izan daitezke. Ohiko bilkurak dira aldian-aldian egiten direnak. Bilkuren maiztasuna eta erregimena Osoko Bilkurak berak erabakitzen du legealdi bakoitzaren hasieran.
Ermuan hilean behin egiten dira ohiko bilkurak. Zehazki, dagokion hileko azkeneko astearteetan, 20:00etan, abuztuan izan ezik, hil hori gobernu-organoen bilkuretarako baliogabetzat jotzen da eta.
Asteartea jaieguna bada, bilkura hurrengo egun baliodunean egiten da.
Aparteko bilkurak dira aurrez zehaztutako maiztasunik ez dutenak. Hau da, Alkateak edo Udalbatzaren legezko kopuruaren laurden batek eskatzen dutenean egiten dira.