Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalaren Osoko Bilkura


Itzuli

Udalaren Osoko Bilkuraren argazkia

Udalaren Osoko Bilkura da herritarren ordezkaritza politikoaren organo gorena. Berari dagokio tokiko politika handiak eztabaidatzea, bai eta udalerriari dagozkion gaietan eta interes orokorraren defentsan erabaki estrategikoak hartzea ere.

Haren eginkizunen artean nabarmentzeko modukoak dira, adibidez, Udaleko gainerako organoak kontrolatu eta fiskalizatzea; Alkatearen aurkako zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa bozkatzea; udal ordenantzak eta erregelamenduak onartu eta aldatzea; udalerriaren eremua aldatzea; hiri antolamendurako plan orokorra onartzea; zerbitzuak kudeatzeko erak zehaztea; beraren eskumenekoak diren gaietan Udalbatzaren defentsarako ekintzak burutzea; Udal aurrekontua onartu eta aldatzea; udal langileen plantilla eta lanpostuen zerrenda onartzea; Udalaren ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea; etab.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo