Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ermuko Udala den entitateak 2015-2019 legealdian

Itzuli

Ermuko Udala kide duten elkarte, federazio, partzuergo eta sareak; sozietatean partaidetzarik izan gabe eta horien tankera juridikoa edozein dela.

FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa)



Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa FEMP udalak, diputazioak, kontseiluak eta uharteko kabildoak, 7.324 guztira, biltzen dituen Estatu mailako toki erakundeen elkartea da, non Espainiako toki-mailako gobernuen %90a ordezkatuta dagoen.

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarriaren babesean eratua, Onura Publikoko Elkartetzat jo zen Ministroen Kontseiluaren 1985eko ekainaren 26ko erabakiz.

FEMP delako hau Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) Espainian duen atala da eta Udalerrien arteko Lankidetzarako Antolakunde Iberoamerikarraren (OICI) egoitza ofiziala.

FEMP honen xedeak, bere estatutuetan jasotakoaren arabera, ondokoak dira:

  1. Toki-erakundeen autonomia sustatu eta defendatzea.
  2. Beste herri-administrazio batzuen aurrean toki-erakundeen interes orokorrak ordezkatu eta defendatzea.
  3. Toki-eremuan Europar espiritua garatu eta finkatzea, toki-erakundeen arteko autonomia eta elkartasunean oinarriturik.
  4. Toki-erakunde eta beraien antolakundeekiko adiskidetasun- eta elkartasun-harremanak sustatu eta bultzatzea, europar, iberoamerikar eta arabiar eremuetan bereziki.
  5. Toki-korporazioei eta horien menpeko erakundeei orotariko zerbitzuak ematea, zuzenean edota beste elkarte zein erakunde batzuen bidez.
  6. Federazioko kideei zuzenean zein zeharka dagokien beste edozein xede.
Ermuko Udalaren ekarpena FEMP entitateari 2015-2019 legealdian
 
2015
2016
2017
2018
2019
Zenbatekoa
914,71 €
906,94 €
Aurrekontuko partida 912.422.00 912.422.00

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo