Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Alkateordeak eta zinegotzi-ordezkariak


Itzuli

Alkateordeen irudi alegorikoa

Alkaterik ez dagoenean edota kanpoan edo gaixorik dagoenean, Alkateordeek ordezten dute, izendapenaren ordenaren arabera.

Alkateordeen kopurua ezin da izan Gobernu Batzordeko kideen kopurua baino handiagoa eta, nolanahi ere, ezin da izan zinegotzien heren bat baino handiagoa. Ermuko kasuan, bost Alkateorde daude.

Tokiko administrazioa (udalak eta aldundiak) arautzen dituzten Legeek zehazten dute gobernu-organo bakoitzak zer eskumen izango dituen. Alabaina, eskumen horietako batzuk beste gobernu-organo batzuetan eskuordetzeko aukera dago, eguneroko kudeaketa arindu ahal izateko.

Alkateak Tokiko Gobernu Batzordeko kideengan eskuorde dezake eskumen batzuen erabilera; halere, eginkizun zehatz batzuetarako edozein zinegotziren esku ere laga dezake eskumen hori, Tokiko Gobernu Batzordeko kidea izan ez arren.

Aitortutako eskuordetze hori edozein unetan laga dezake bertan behera, inolako arrazoi zehatzik eman behar izan barik. Gauzak horrela, eskumen batzuk hartzen direnean, zinegotziak ez du beste eskubiderik, zehaztutako aldian aitortutako eskumenak erabiltzeaz haragoko.

Gainera, eskuordetzea pertsonala denez eta edozein unean bertan behera gera daitekeenez, eskumena jaso duen pertsonak ezin du eskumen hori Udalbatzako beste kideren batengan azpieskuordetu.

Eskuordetze guztiak Alkatearen Dekretu bidez egiten dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo