Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalbatzako kideen lanaldia eta ordainsariak


Itzuli

Zerbitzuaren ondoriozko diru-ordainak

Udalbatzarrak, Aurrekontua Gauzatzeko Udal Arauaren 43. artikuluan, uidalkideek eta haren zerbitzuan dauden langileek gobernu-organoen saio eta bilkuretara benetan joateagatik jaso beharreko diru-ordainen erregimena erabakita du eta ekitaldi ekonomiko bakoitzean udal aurrekontuarekin batera onartzen da. Honako hau da, zehazki:

  1. Udalkideek eta udalaren zerbitzura dauden langileek gai ofizialetan nahiz zerbitzuaren ondorioz egindako gastuengatik diru-ordaina jasotzeko eskubidea dute, ekainaren 2ko 121/2006 Dekretuak aldatutako ordainsariei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritako zenbateko eta baldintzetan..
  2. Aurreko atalean aipaturiko legeriak ezarritako baldintza eta eskakizunen arabera, saria edo diru-ordaina jasotzeko eskubidea dago, zerbitzua dela eta lekualdaketak eginez gero, prestakuntza eta hobetze-ikastaroetara joanez gero, eta langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartuz gero.
  3. Lekualdaketa-gastuak dira gai ofizialak egiteagatik edo zerbitzu-arrazoiak direla eta edozein garraiobide erabiltzeagatik sortutakoak, eta bidaia-txarteletan benetan gastatu eta justifikatutakoa ordainduko da. Ibilgailu pribatua erabiliz gero, berriz, egindako ibilbideari dagokion zenbatekoa ordainduko da.
    Era berean, ibilgailua aparkatzeagatiko gastuak eta autobideak erabiltzeagatik gastatutakoa ere ordainduko da, benetan gastatu eta justifikatuta dagoenean.
    Lekualdaketaren ondorioz bizilekutik kanpo lo egin behar izanez gero, irteera egunetik hasi eta itzuli arte ostatuetan egindako gastuak ordainduko dira.
  4. Janari-gastuak benetan gastatu eta justifikatuaren arabera ordainduko dira, baina zenbateko hori ezin da izan janari-dietarako aurreikusitakoa baino ehuneko berrogeita hamar altuagoa. Jan-gastutzat joko dira bazkaria eta afaria, banan-banan hartuta.
  5. Ikastaroetara, jardunaldietara nahiz prestakuntza- eta hobekuntza-biltzarretara joateagatiko gastuak direnean, kontuan hartuko da bertaratzearen ondorioz etxetik kanpo lo egiteko beharrik ote dagoen, eta janari-dieta osoa edo murriztua ordainduko da, premiaren arabera eta ikastaroa, jardunaldia edo biltzarra non izan den kontuan hartu gabe, ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak horretarako zehaztutako zenbatekoen arabera. . En el caso de que el curso, jornada o congreso se celebre en la localidad donde se ubique el centro de trabajo se satisfarán, si procede, los gastos de comida que se causaren a la persona afectada.
    Ikastaroa, jardunaldia edo biltzarra lantokia dagoen herrian bertan bada, pertsonari eragindako janari-gastuak ordainduko zaizkio.
  6. Langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatiko diru-ordainak legeriak xedatutakoaren arabera zehaztuko dira, bertaratzea eragin duen plazaren sailkapena kontuan hartuta.

Adierazi berri dena ez zaie ezarriko Udalak berak deitutako lanpostuetarako langileak aukeratzeko parte hartzen duten udalkide eta langileei.

Zerbitzuaren ondoriozko diru-ordainak 2015-2019 lengegintzaldian
Aurrekontua
Udalkideak
Udalara zerbitzura
dauden langileak
AGIE programara
atxikitako langileak
+ info
Enpleguaren Sustapenerako programara
atxikitako langileak (Torreta)
Lanpostu eta Agentziaren programara
atxikitako langileak
Gastu-muga guztira
Partida
Gastu-muga guztira
Partida
Gastu-muga guztira
Partida
Gastu-muga guztira
Partida
Gastu-muga guztira
Partida
2015
15.000,00 €
912.231.00
13.000,00 €
922.230.01
1.000,00 €
420.230.01
1.000,00 €
420.230.01
600,00 €
2412.230.01
2016
10.000,00 €
912.231.00
0,00 €
922.230.01
0,00 €
420.230.01
0,00 €
420.230.01
600,00 €
2412.230.01
2017
2018
2019

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo