Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalbatzako kideen lanaldia eta ordainsariak


Itzuli

Protokolo- edo ordezkaritza-gastuak

Protokolo- edo ordezkaritza-gastuak dira toki-gobernuko kideek Ermuko Udala ordezkatzeko eginkizun publikoa betetzean nahitaez egiten dituzten gastuak, eta horregatik Ermuko Udalaren mesedetan edo bere erabilerarako egitea exijitzen da.

Horrela, protokolo-gastutzat hartzen dira erakundeen zeremonia edo ospakizunengatik, beste administrazio publiko batzuetako agintarien bisita ofizialengatik sortutakoak eta horiek berekin dakartzaten gastuak, hala nola ekitaldi edo jaien, afari edo bazkarien, lore-sorta eta lore-apaingarrien, oroitzapenezko zein oparitarako liburuen, argazkien, Ermuko Udalez kanpoko pertsonen bidaia eta hotelen zerbitzuak edo gastuak.

Jarduera horiek erakunde-xedea izan beharko dute eta Ermuko Udalaren helburuekin derrigorrez lotutakoa, administrazio-espedientean frogatuta utzi beharko dena beti ere.

Ondorioz, ez dira protokolo-gastutzat hartuko “pertsona edo talde batekiko begirunea” erakusteari lotutako gastuak, pertsona edo talde hori sozialki oso estimatua izan arren, baina administrazio publikoaren helburuekin zerikusirik ez dutenak, hala nola tabako, likore, urtemuga pertsonal eta antzerakoen ondoriozko gastuak.

Protokolo- edo ordezkaritza-gastuen kasu guztiak antolatze aldera, gastu horien honako sailkapena edo motak bereizi ditugu:

  1. Erakunde-zeremoniak edo ospakizunak.
  2. Beste administrazio publiko batzuetako agintarien bisita ofizialak.
  3. Ekitaldi, ospakizun eta jaien antolaketa.
  4. Lore-sortak eta apaingarriak.
  5. Liburuak: oroitzapenezkoak edo oparitarako.
  6. Argazkiak.
  7. Udalaz kanpoko pertsonen bidaiak eta hotelak.
  8. Bazkari edo afariak, beste administrazio publiko batzuetako ordezkariekin.
  9. Eginkizun publikoak betez beste pertsona batzuei ematen zaien protokolo- edo ordezkaritza-arreta.

Gastu horiek egiteko arrazoiak egiaztatzeko, protokolo-gastua sortu duen egintza edo ospakizunaren deskribapen zehatza egin beharko da, eta parte hartu duten pertsonen edo kasuan kasuko esku-hartzearen hartzaileen nortasun esplizitua adierazi, funts publiko horiek Udalaren mesedetan eta bere erabilerarako izan direla zalantzarik edo mesfidantzarik sor ez dadin.

Protokolo- edo ordezkaritza-gastuak egin ahal izango dituzte alkateak, alkateorde eta zinegotzi ordezkariek, edota alkateak, bera ordezkatzeko edo egiten dituzten ekitaldiengatik, espresuki baimendutako kargudunek edo pertsonek.

Udalbatzako kideen protokolo- edo ordezkaritza-gastu guztiak alkateak baimendu beharko ditu, eta horretarako Udalbatzako kide guztiek agiri bidez frogatu beharko dute gastua, berori egin baino lehen.

Udal kontuhartzailetzari, bere eskurantzak betez, protokolo- eta ordezkaritza-gastuen frogagirien azterketa errazago gerta dakion, eta horiek gero udal web-ean argitaratu ahal izateko, protokolo- edo ordezkaritza-gastua egin duen Udalbatzako kideak kontzeptuka banakatu beharko du gastua horretarako prestatu den dokumentu normalizatuan, eman diren datuekin identifikatzeko moduan.

Zehatz-mehatz, ondorengo datuak jaso beharko ditu derrigorrez:

  1. Izen-abizenezko identifikazioa eta, behar denean, kasuan kasuko protokolo-arreta jaso duten pertsonen karguak.
  2. Gastua bidezkotzen duen arrazoia.
  3. Gastua sortu duen ekitaldi edo ospakizunaren deskribapen zehatza.

Gastu batek izan dezakeen protokolo-izaeraz aparte, espedientean betekizun horiek ez biltzeak, protokolo- eta ordezkaritza-gastuak frogatzeko arau honetan ezarritakoa ez betetzea eta horiek agiri bidez egiaztatu ezina suposatuko du, eta ondorioz kontuhartzailetzak kontrako txostena egin beharko du dagokion kudeatzaileak datu guztiak eman arte.

2019-2023 legegintzaldiko protokolo- eta ordezkaritza gastuetarako dagoen gastu-muga eta partidak
Aurrekontua
Gastu-muga guztira
Aurrekontuko partida
2019
21.000,00 €
912.226.02
2020
2021
2022
2023

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo