Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalbatzako kideen lanaldia eta ordainsariak


Itzuli

Gobernuko organoen bilkuretara joateagatiko diru-ordainak

Udalbatzarrak, Aurrekontua Gauzatzeko Udal Arauaren 45. artikuluan, gobernu-organoen saio eta bilkuretara benetan joateagatiko sari-erregimena erabakita du eta ekitaldi ekonomiko bakoitzean udal aurrekontuarekin batera onartzen da. Honako hau da, zehazki:

  1. Gobernu-organoen, Udalbatzarraren, Gobernu Batzordearen, Bozeramaileen Batzaren, Udal Informazio Batzordeen, PROMOSAko Batzar Nagusiaren, Lan Batzordeen, Plangintzaren Aholkularitza Kontseiluaren, Arlokako Kontseiluen, Eskola kontseiluen, Kontratazio Mahaien eta Udalaren Osoko Bilkurak izendatutako gainerako organoen saio eta bilkurara benetan joateagatik udalkideentzako diru-ordainak zehaztu dira, hortik kanpo lagata kargua garatzeko lanaldi osoan edo partzialean diharduten kideak.
  2. Bileretan parte hartzeagatiko kontzeptupean jasotako zenbatekoak PFEZn ordaindu beharrekoak dira, zerga hori arautzen duen Foru Arauan zehaztu bezala eta, ondorioz, % 60 salbuetsiko da bidaia-gastu eta lekualdatzeengatik.
  3. Gauzak horrela, bileretan parte hartzeagatiko diru-ordainen likidazioa udalkide bakoitzarentzat izango da, udal talde politikoei dagokienetik bereiz.
  4. Bileretan parte hartzeagatiko diru-ordainen likidazioa hiru hilean behin egingo da, aldi hori igaro eta hurrengo hamabost egunetan. Horretarako, dagokion administrazio-unitateak parte-hartze horiek justifikatzeko agiriak helarazi beharko dizkio udal kontu-hartzailetzari, hiru hileko aldi hori amaitu eta hurrengo zazpi egunetan.

Honako hauek dira Korporazioaren gobernu-organoen bilkuretan benetan parte hartzeagatiko diru-ordainak zehazteko irizpideak:

Kalte-ordainketak zehazteko irizpideak
Kontzeptua
2019(e)ko zenbatekoa
2020(e)ko zenbatekoa
2021(e)ko zenbatekoa
2022(e)ko zenbatekoa
2023(e)ko zenbatekoa
Udalbatzarraren edota PROMOSAren Batzar Nagusiaren bilkuretan parte hartzen den bakoitzeko
175,09 €
Alkateordeek Gobernu Batzordearen bilkuretan parte hartzen duten bakoitzeko
140,07 €
Zinegotziek Gobernu Batzordearen bilkuretan parte hartzen duten bakoitzeko
116,72 €
Informazio batzordeen bilkuretan parte hartzen den bakoitzeko
105,04 €
Bozeramale Batzordearen, Lan Batzordeen, Plangintzaren Aholkularitza Kontseiluaren, Arlokako Batzordeen, Eskola Kontseiluaren eta Kontratazio Mahaien bilkuretan edota Udalbatzarrak izendatutako gainerako organoetan parte hartzen den bakoitzeko
70,04 €

Era berean, honako hauek dira hilean gehienez jaso daitezkeen zenbatekoak, hilean parte hartu den bilkura-kopurua edozein izanik ere, ezarritako irizpideen ondorioz zenbateko handiagoa egokitu arren:

Gehienez jaso daitezkeen zenbatekoak
Kargua
2019(e)an zenbatekoa
2020(e)an zenbatekoa
2021(e)an zenbatekoa
2022(e)an zenbatekoa
2023(e)an zenbatekoa
Alkateordeek
1.283,98 €/hilean
Zinegotzi ordezkariek
1.167,26 €/hilean
Gainerako zinegotziek
1.050,53 €/hilean

Ordaindu diren kopuruak

Ondorengo taulan Ermuko udaleko zinegotziek 2019-2023 legegintzaldian hartu dituzten diru-ordainak jasotzen dira:

Oraindik ez dago informaziorik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo