Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalbatzako kideen lanaldia eta ordainsariak


Itzuli

Lanaldi partzialean edo lanaldi osoan ari diren karguak

Indarrean dagoen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak ezartzen dutenez, toki-korporazioetako kideek ordainsaria jasotzeko eskubidea dute, karguan erabiltzen duten lanaldiaren arabera.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.1 artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 32.ean xedatutakoaren arabera, kargua garatzeko lanaldi partziala edota osoa erabiltzen duten zinegotziek nahitaez jaso behar dute ordainsaria.

Zinegotzi karguan esklusibotasunez jarduteak ez du esan nahi beste jarduera publikorik edo pribaturik egin ezin denik, baina bai zinegotziak lanaldia batez ere karguari lotutako zereginetan ematen duela. Alabaina, zinegotziak bazterreko beste eginkizun batzuk ere egin ditzake, betiere Udalbatzari eskaintzen dion lanari kalte egiten ez badiote. Beste lan horien truke ordainsariren bat jasoko balu, baina, Udalaren Osoko Bilkurak bateragarritasunaren aitorpen formala egin beharko luke.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 75.2 artikuluak eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 32,4.ak jasotzen dutenez, diru-ordainak, aldiz, hautazkoak dira; halatan, bada, Udalaren Osoko Bilkurak erabakiko du zenbateko diru-ordainak jasoko dituzten zinegotziek, eta zer baldintzatan.

Alabaina, Toki Erakundeen Antolakuntza, Jarduera eta Erregimen Juridikoari buruzko Araudiaren 13.5 artikuluak xedatzen duenaren arabera, Udalkide guztiek, lanaldi osoan ari diren karguek barne, karguan aritzeagatik jasan behar dituzten gastuengatiko diru-ordainak jasotzeko eskubidea dute, administrazio publikoetan oro har ezartzen diren arauen eta kasu zehatz horretarako Udalaren Osoko Bilkurak ezartzen dituen arauen arabera.

Ordainsari gisa nahiz parte hartzeagatiko sari gisa jasotako zenbatekoak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren pean daude, nahiz eta azken kasu horretan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Araudiaren arabera, jasotako zenbatekoen ehuneko baten (% 60-70) kenkaria egiteko aukera dagoen, zinegotziaren bizilekuaren eta bilkuren lekuaren artean dagoen tartearen arabera. Gainera, eta hala bada, zinegotziaren alderdiari emandako zenbatekoak kentzeko aukera ere badago.

Lanaldi partzialean edo osoan jardunez gero, Udalkideek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta emateko eskubidea dute eta Udalak ordaindu beharko ditu dagozkion enpresa-kuotak.

Ondorioz, karguari dagozkion zereginak betetzeko lanaldi partzialean edo osoan ari diren hautetsien gaixotasun arrunten, lanekoak ez diren istripuen, laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondorioz sortutako kontingentzia arruntengatik kotizatzen du Udalak.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 75.3 artikuluak zehazten duenez, 15.001 eta 20.000 biztanle bitartean dituzten udalerrietako udaletan (Ermua tarte horretan dago), gehienez zazpi hautetsi aritu ahal izango dira lanaldi osoan.

Ordea, lanaldi partzialean arituko diren kargu kopuruari dagokionez ez dago mugarik, ez eta karguaren dedikazio-portzentajeari dagokionez ere, nahiz eta Ermuko Udalean %50 dedikazioko zinegotzi bi dedikazio esklusiboko bat beste direla pentsatzen dugun, eta dedikazio esklusiboko udalkideen muga betetzerakoan bat balitz bezala direla.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 33.1 eta 3. artikuluak ezartzen duenez 10.000 biztanletik gorako udalerrietan oposizioko zinegotzi batek, gutxienez, dedikazio esklusiboa izango duela bermatu beharko da, udal gobernua kontrolatu eta fiskalizatzeko lana behar bezala egin ahal izateko. Eskubide hori hauteskunde-emaitzen arabera ordezkari-kopuru handiena duen alderdi edo koalizioari dagokio, edo, halakorik ez dagoenean, indar politiko bozkatuenari.

Ondorioz, Ermuan alkatea, lehen alkateordea eta gobernu-taldekoa ez den indar politiko bozkatuenak izendatutako zinegotzi bat aritu ahal izango dira dedikazio esklusiboz karguan. Horrez gain zazpi alkateorde jardun ahal izango dira lanaldi erdiko dedikazio partzialean: bi gobernuko taldeak izendatuko ditu eta gainerako bostak, bat indar politiko bakoitzeko, oposizioko indar politiko nagusikoa izan ezik, kide bat izendatu ahal izango duelako , kargua dedikazio esklusiboz betetzeko.

Udalbatzarrak ondorengoaren arabera ezarrita ditu dedikazio esklusiboz eta partzialez arituko diren udalkideei ordaintzeko irizpideak:

  1. Alkatea dedikazio osoz aritu ahal izango da bere karguan. Bere ordain-saria Bizkaiko Foru Aldundiaren 81/2015 dekretuan, ekainaren 9koan, ezarritakoaren araberakoa izango da, hau da, arauan aipatzen denez 10.001 eta 20.000 arteko biztanle kopurua duten udalerriek Eusko Jaurlaritzako sailburu batek jasotakoaren araberakoa izango dutela muga.
    Alkateak beste kargu publiko bateragarriren bat izango balu eta beste hori beste administrazio batek ordainduko balu, kasu horretan, alkatearen karguak ez luke kontzeptu honetan Udal Aurrekontutik ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango.
  2. Lehen alkateordearen ordainsaria eta karguan dedikazio esklusiboz aritzen diren zinegotziena Udal Gobernagarritasunerako eta euskal zinegotziek eta alkateek beraien karguak askatasunez betetzeko EUDELen Erabakiaren 1.2 c) atalean jasotakoaren araberakoa izango da, hau da, alkateari dagokiona baino ehuneko hamar gutxiago.
  3. c) Karguan dedikazio partzialez (lanaldi erdian edo %50ean ezarritakoa) aritzen diren alkateorde edo zinegotzien ordainsaria, alkatearen ordainsaria zati bi ken ehuneko hogeita bost eragiketa egin ostean ateratzen den emaitza izango da, hala ezartzen baita Udal Gobernagarritasunerako eta euskal zinegotziek eta alkateek beraien karguak askatasunez betetzeko EUDELen Erabakiaren 1.2 c) atalean.
Udalkideei ordaindutakoa 2015-2019 agintaldian
Kargua
Zinegotzia
Zenbateko gordina 2015 urtean
+ info
Zenbateko gordina 2016 urtean
Zenbateko gordina 2017 urtean
Zenbateko gordina 2018 urtean
Zenbateko gordina 2019 urtean
+ info
Alkatea erabateko arduraldirik gabe
2.223,55 €
Lehen alkateordea erabateko arduraldiarekin
31.383,66 €
+ info
64.584,22 €
Zinegotzia erabateko arduraldiarekin
0,00 €
+ info
28.046,70 €
+ info
Zinegotzia arduraldi partzialarekin (%50)
12.578,86 €
+ info
25.561,63 €
Zinegotzia arduraldi partzialarekin (%50)
12.578,86 €
+ info
25.561,63 €
Zinegotzia arduraldi partzialarekin (%50)
6.289,43 €
+ info
25.561,63 €
Zinegotzia arduraldi partzialarekin (%50)
3.633,89 €
+ info
25.561,63 €
Zinegotzia arduraldi partzialarekin (%50)
7.197,90 €
+ info
25.561,63 €
Zinegotzia arduraldi partzialarekin (%50)
+ info
139,77 €
+ info
Guztira  
76.025,92 €

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo