Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Informazio Batzordeak


Itzuli

Ebazteko ahalmenik ez duten organoak dira eta Udalaren Osoko Bilkurak erabaki beharreko gaiak aztertzeko, horien inguruko informazioa biltzeko eta kontsultatzeko balio dute, ez bada erabaki horiek premiazkotzat izendatu direla edota Gobernu Batzordearen edo Lehendakariaren eskumenak direla, kasu horretan informazio-eginkizuna baino ez dutelako beteko.

Iraunkorrak izan daitezke, edota bereziak, baldin eta asmo zehatz baterako eratu badira.

Bilkuren araubidea
Bilkuren araubidea

Ermuan informazio batzordeen ohiko bilerak astearteetan izaten dira, 9:30ean, Aste Santu, abuztu eta Gabonetako oporraldietan izan ezik.

Asteartea jaieguna bada, hurrengo lanegunean egingo da bilera.

Informazio batzordeen bilerak irekiak dira, horregatik edozein pertsona joan daiteke horietara.

Datu pertsonalak babestea

Jendeak Udalaren Osoko Bilkuretan eztabaidatzen diren gaien edukia ezagutu dezan, bilkurak irekiak izaten dira eta udal web gunearen bitartez grabatzen eta zabaltzen dira.

Hori horrela, Udalaren Osoko Bilkuretara bertaratzen diren pertsonei jakitera ematen zaie askatasunez bertaratzen direla, eta bilkura-aretoan egote hutsarekin baimena ematen dutela bertan jasotzen diren iritziak eta irudiak grabatzeko eta zabaltzeko.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo