Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Informazio Batzordeak


Itzuli

Ebazteko ahalmenik ez duten organoak dira eta Udalaren Osoko Bilkurak erabaki beharreko gaiak aztertzeko, horien inguruko informazioa biltzeko eta kontsultatzeko balio dute, ez bada erabaki horiek premiazkotzat izendatu direla edota Gobernu Batzordearen edo Lehendakariaren eskumenak direla, kasu horretan informazio-eginkizuna baino ez dutelako beteko.

Iraunkorrak izan daitezke, edota bereziak, baldin eta asmo zehatz baterako eratu badira.

Informazio batzordeen eginkizunak
Informazio batzordeen eginkizunak

Zer gai aztertuko dituen erabakitzen du Informazio Batzordeak, lehenengo eta behin. Printzipioz, Osoko Bilkurari dagozkion guztiak dira, baina baita premiazkotzat jo ez direnak eta Alkateak adierazi nahi dituen guztiak ere. Era berean, Informazio Batzordeen eginkizuna da udal jarduerak eta kudeaketa kontrolatzea.

Azken finean, Informazio batzordeetan parte hartuz, zinegotzi guztiek udal gobernuaren ekintzari buruz eta gero Osoko Bilkurak jakin eta erabaki behar dituen gai guztiei buruz behar duten informazio guztia eskura dezakete, behar duten xehetasun-mailaz.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo