Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Informazio Batzordeak


Itzuli

Ebazteko ahalmenik ez duten organoak dira eta Udalaren Osoko Bilkurak erabaki beharreko gaiak aztertzeko, horien inguruko informazioa biltzeko eta kontsultatzeko balio dute, ez bada erabaki horiek premiazkotzat izendatu direla edota Gobernu Batzordearen edo Lehendakariaren eskumenak direla, kasu horretan informazio-eginkizuna baino ez dutelako beteko.

Iraunkorrak izan daitezke, edota bereziak, baldin eta asmo zehatz baterako eratu badira.

Zer informazio batzorde daude Ermuko Udalean?
Zer informazio batzorde daude Ermuko Udalean?

Ermuko Udalak bi Informazio Batzorde iraunkor ditu antolamendu-egituran: Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren Informazio Batzordea eta Kontuen/Ogasunaren Informazio Batzorde Berezia.

  • Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren Informazio Batzordean orotariko udal gaiak ezagutu, eztabaidatu eta ebazten dira: hirigintza, zerbitzu orokorrak, kultura, gazteria, kirolak, gizarte-ekintza, lankidetza, berdintasuna, enplegua, giza baliabideak, herri-segurtasuna, etab.
  • Udal ekonomiari eta ogasunari lotutako gaiak Kontuen/Ogasunaren Informazio Batzorde Berezian ezagutu, aztertu eta ebazten dira: aurrekontuak, kreditu-aldaketak, likidazioak, aurrekontuetako nahiz aurrekontutik kanpoko kontuen berri ematea, zerga-ordenantzak eta beste.

Egoera edo ezaugarri bereziak direla eta, Udalaren Osoko Bilkurak gai zehatz baterako Informazio Batzorde berezi bat sortzeko aukera du, betiere.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo