Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Alkatetza


Itzuli

Makilaren argazkia

Legeak hainbat eskumen aitortzen dizkio Alkatetzari eta, horien arabera, gai zehatz batzuei buruzko erabaki zehatzak hartu ahal ditu Osoko Bilkurak edo Gobernu Batzordeak aztertu, balioetsi eta onartu behar izan gabe ere.

Alkatearen esku dago eskumen horiek beste gobernu-organo batzuetara eroatea, gai horri buruzko beste ideia batzuk bildu eta udal gaien inguruko eztabaida eta elkarrizketa sustatzeko.

Alkatetza “pertsona bakarreko gobernu-organoa” den heinean, sinatzen dituen Dekretuetan (“ebazpenak” ere esaten zaie) berorrek hartutako erabakiak jakinarazi, justifikatu eta azaldu egiten ditu.

Alkatetzaren Dekretuak (ebazpenak) agiri publikoak dira; hau da, zinegotzi guztiek kontsultatu eta beraien fotokopiak eskura ditzakete.

Ildo beretik, edozein herritarrek idatziz eska dezake agiri horietan dagoen informazioa eskuratzea.

Alkateak bere eskumenetako batzuk zinegotziengan eskuordetzeko aukera du (horren ondorioz sortzen dira zinegotzi ordezkariak). Beste eskumen batzuk Tokiko Gobernu Batzordearen esku laga ditzake, eta beste batzuk Udalaren Osoko Bilkuraren esku.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo