Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Zein dira Udalaren gobernu-organoak?


Itzuli

Gobernu irekiaren irudi alegorikoa

Udalerrien gobernua eta kudeaketa udalerri bakoitzeko Udalaren esku dago. Udala, berriz, alkateak eta zinegotziek osatzen dute.

Udalak beharrezkoak diren organoetan antolatzen dira. Batzuetan, legeak agintzen du organo horiek derrigorrez egotea; adibidez, Alkatea, Alkateordea eta zinegotzi ordezkariak, Osoko Udal Bilkura, Tokiko Gobernu Batzordea udalerria 5.000 biztanletik gorakoa bada, eta Kontuen Batzorde Berezia.

Horietaz gain, badira aukerako organoak ere; hau da, udal bakoitzak bere burua antolatzeko gaitasuna erabiliz erabaki ahal dituenak. Ermuko Udalaren kasuan, honako hauek dira: Bozeramaileen Batza, Gai Orokorren eta Udalbatzarraren Batzordea, Plangintzaren Aholkularitza Kontseilua eta arlokako kontseiluak; zehazki, Kultura Kontseilua, Gazteria Kontseilua, Kirol Kontseilua, Ingurumen eta Kontsumo Kontseilua, Emakumeen Aukera Berdintasuna Sustatzeko Kontseilua eta Irakaskuntza Kontseilua.

“Gobernu-organoak” esaten zaie, kontseiluek hartutako erabakiak gobernu-jardueratzat hartzen direlako.

Alkateak, Alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak pertsona bakarreko gobernu-organoak dira.

Udalaren Osoko Bilkura, Udal Gobernu Batzordea, Bozeramaileen Batza, Informazio Batzordeak eta Arlokako Kontseiluak kide anitzeko gobernu-organoak dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo