Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontu-hartzailetza Nagusia


Itzuli

Xedea
Zertarako gaude Kontu-hartzailetza Nagusian
Kontu-hartzailetza Nagusiaren irudi alegorikoa

Kontu-hartzailetza Nagusiaren arduraduna udal kontu-hartzailea da. Gaikuntza nazionala duen funtzionarioa da.

Kontu-hartzailetza Nagusiak Udalbatzaren Osoko Bilkuraren eta Alkatetzaren menpekotasun zuzenean jarduten du, honako eginkizun hauekin: kontabilitate publikoa zuzendu eta kudeatzea, kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren barne-kontrola egitea eta udal politika publikoak ebaluatzea. Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Tokiko Ogasunak arautzeko Legearen testu bateginak; Bizkaiko Tokiko Erakundeen Aurrekontuari buruzko Abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauak; eta Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak eta haren garapenerako xedapenek aitortzen dizkiote ahalmen horiek, eta kontabilizatu, kontrolatu edo ebaluatu behar dituen organo eta erakundeekiko autonomia eta independentzia funtzional eta irizpide-askatasun osoz gauzatzen ditu, ardura publikoa eta gaitasun profesionala izanik haren jardunaren oinarri bakarrak.

Bere kualifikazio handia, zorroztasun profesionala, sinesgarritasuna eta zerbitzu publikoaren balio etikoekiko errespetua direla eta, udal administrazioan itzal handiko organoa izan nahi du Ermuko Kontu-hartzailetza Nagusiak. Hala, jarduera estrategikoak ikuskatzeko eta udal politika publikoak eraginkortasunerantz, efizientziarantz, ekonomiarantz, kalitaterantz eta gardentasunerantz bideratzeko baliagarria izatea bilatzen du, betiere legearen printzipioaren baitan. Ildo beretik, kanpoko nahiz barneko kontrol-organismoek kudeaketa publikoaren kontabilizazio-, kontrol- eta ebaluazio-prozesuetako etengabeko berrikuntzaren eta hobekuntzaren erreferentziatzat jotzea ere nahi du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo