Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Organización administrativa


Itzuli

Imagen alegórica de una bombilla dibujada con personas

Administrazio publikoa, berez, legeak dioena gauzatzearekin lotzen da, eta, horrek, ezinbestean, ikuspegi juridikora garamatza, betiere pertsonen eskubideak azpimarratuta.

Aldi berean, ordea, administrazio publikoa antolabidea eta horren ondoriozko erakundea ere bada: asmo bat burutzeko gaitasunak eta baliabideak artikulatzeko bidea. Eta, erakundea den heinean, gizarte-erakunde guztiei dagozkien printzipio eta funtzionamendu-arauak ditu.

Erakunde gisa, emaitzak, errendimenduak lortu behar ditu, eta horiek lortzeko, berriz, herritarren eskariak eta nahiak asetzera bideratutako prozedurak eta estrategia zuzentzaile bat izan behar ditu. Azken batean, interes orokorraren zerbitzura egon behar du; hau da, “administrazioak herritarren zerbitzuan egon behar du” esatearen parekoa.

Horregatik, atal honetan Udalaren barne-antolaketa aurkeztuko dizugu: Udalaren organigrama funtzionala da, tokiko zerbitzu publikoak emateko egituratzen diren Alorrak, zure eskura ipintzen ditugun prozedurak, eta horiek guztiak kudeatzen ditugun pertsonak.

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo