Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal Kirol Erakundea


Itzuli

Ermuko Udal Kirol Erakundea organismo autonomo publikoa da. Ermuko Udalak 1986an sortu zuen herritarren aktibitate fisikoa eta kirol jarduera sustatzeko, udalaren kirol instalazioak kudeatzeko eta erabiltzaileei zuzendutako era guztietako jarduerak antolatzeko.

Ermuko Kirol Erakundeak administrazio-zuzenbidearen pean jarduten du eta pertsonalitate juridiko propioa izanik, kirol alorreko sustapena, eskaintza eta kudeaketa egiteko ahalmen juridiko eta kudeaketa-autonomia osoz aritzen da.

Xedea
Zertarako gaude Udal Kirol Erakundean
Begiraleak igerilekuan klasea ematen

Ermuko herritarrek egin nahi duten aktibitate fisikoa egin ahal izateko orotariko jarduerak eskaintzea da Udal Kirol Erakundearen asmoa.

Horretarako, ahalik eta ordutegi zabalenean adin-talde guztientzako ikastaroak antolatzen ditugu, jaioberriengandik hasi eta adinekoenganaino, gure instalazioetan kirola nahiz edozein aktibitate fisiko egin nahi duenak inolako arazorik izan ez dezan.

Personas adultas en clase

Etengabe zerbitzu-kalitate gorena eskaintzea, eta prezio eskuragarrietan eskaintzea, da gure lana. Eginkizun hori betetzeko ditugu, hain zuzen, ezin hobeto hornitutako instalazio modernoak, bai eta aktibitate fisikoagatiko eta kirolagatiko motibazioa eta interesa areagotuko dizkizuten profesionalen talde kualifikatua ere.

Tokiko kirol sistema egituratu eta suspertzea da gure asmoa: ermuar guztiek bizi-ohitura osasungarriak lantzeko, kirola eta aktibitate fisikoa baldintza berdinetan eskaintzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo