Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Organigrama funtzionala


Itzuli

Bateraezintasunak
Ermuko Udalaren bateraezintasunak

53/1984 Legeak, Abenduaren 26koak, arautzen ditu administrazio publikoen zerbitzuan dauden langileen eta tokiko udalbatzetako kideen bateraezintasunak. Lege horrek lanpostu bakar batean jardutearen printzipioa ezartzen du, zerbitzu publikoak berak eskatzen dituen salbuespenak salbu.

Ildo beretik, Legeak jarduera pribatuekin jarraitzeko aukera ematen du, betiere bere betebeharrak zorrotz betetzea galarazten ez badute edota inplikatutako pertsonen inpartzialtasuna edo independentzia zalantzan ipintzen ez badute.

Legearen bateraezintasunen araubidetik kanpo daude, berariaz, pertsonaren nahiz familiaren ondarea administratzeko jarduerak, eta zentro ofizialetan funtzionarioak eta irakasleak prestatzeko mintegien zuzendaritza, ikastaroak eta hitzaldiak, betiere jarduera etengabeak edo ohikoak ez badira eta urtean hirurogeita hamabost ordu baino gehiago eskatzen ez badute. Ildo beretik, bateraezintasunetik salbuetsita daude biltzar, mintegi edo ikastaro profesionalak eta administrazio publikoetan sartzeko hautaprobetan epaimahaikide izatea.

Nolanahi ere, eta legeak aurreikusitakoaz harago, orain arte Udalaren zerbitzuan diharduen pertsona batek ere ez du eskatu beste lan publiko edo pribatu bat egiteko bateragarritasuna eta, ondorioz, ez da horren inguruko inolako aitorpenik egin.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo