Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Biografia


Itzuli

Carlos Totorika Izagirre alkatea
Carlos Totorika Izagirre Ermuko Alkatea

Carlos Totorika Izagirre Ermuan jaio zen, 1956an. Langileen familia batean jaiotakoa, aita arotza izan zen eta ama dendatxo bat eduki zuen. 6 anai-arreba ditu. Emaztea eta bi alaba ditu.

Batxillergoa ondoko herrian, Eibarren, ikasi zuen eta ondoren, Sarrikoko Ekonomia Fakultatean egin zituen ikasketak.

Pilotazale eta mendizalea da. Halaber, txirrindularitza ere gogoko du.

Langile-denbora gehiena Bilbao Bizkaia Kutxan eman zuen eta erakunde horrek Ermuko udalerrian duen bulego batean zuzendari izan zen.

Partidu Sozialistan afiliatu zen 1974. urtean. 1991n Ermuko udal hauteskundeetara aurkeztu zen. Orduan, bere alderdiak gehiengo osoa lortu zuen eta bera Alkatetza buru bihurtu zen. Gaur egun, kargu hori du oraindik.

1994ko urritik 2001eko maiatzaren 13ra arte legebiltzarkide izan zen, Rosa Díezen ordez. Alkate izandako urteetan, Carlos Totorikaren helburuak Hiriari dagokionez honakoak izan dira: hiri-sarea hobetu eta eraikuntzen kalitatea suspertzea. Halaber, Ermuko kale multzoen desordena konpondu nahi izan du; 1960 eta 1970eko hamarkadetako neurrigabeko hazkundearen ondorio den desordena, alegia.

Gaur egun Ermua udalerri irekiagoa dela esan dezakegu, baita zentzuzkoa eta ordenatua ere hirigintzaren aldetik.

Alkate gisa herritarrek zerbitzu publikoen kudeaketan parte har dezatela bultzatu du ere, eta horretarako mota askotako batzordeak, auzo batzordeak barne, sortu ditu. Halaber, herritarrek taldeen arlokako dinamizazioan parte hartzearen alde egin du.

Carlos Totorikak lanpostu gehiago sortzeko ildo politikoa jorratu du, eta horretarako enpleguari eta enpresa txiki zein ertainei lagundu eta horiek denak sustatzeko programa zehatzak burutu ditu. Gainera, Carlos Totorikaren adierazgarri dira alde batetik, ETAren aurka egin duen borroka irmoa eta beste alde batetik, Euskadin zuzentasun, askatasun eta tolerantzia handiagoa egon eta erkidego gizatiarragoa izan dadin burutu dituen ekintza tinkoak.


Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo