Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gure Alkatea


Ongietorri agurra

Udalaren logotipoa

Azken urteotan administrazio publikoa nabarmen aldatzen ari da, herritarren zerbitzu-eskaera berriak ezartzen duen erronkak bultzatuta.

Herri mailako administrazioaren kasuan, zehatz-mehatz, aldaketa hori izugarria izan da, ez inguruaren baldintza aldakorrei eta ekonomia eta gizarte-eremu berriari egokitzeko behar horregatik soilik, baizik eta geroz eta handiagoa den herritarren eskaerari behar bezala erantzunbeharragatik, toki-administrazioan ikusten baitute beren arazoei irtenbidea emateko erabaki-eremurik hurbilekoena.

Aldaketa horien ondoriozko aurrerabidea hiri-ekipamendu, herritarrenganako laguntza, hezkuntza, kultura, osasuna, kirola eta antzerako zerbitzuetan nabarmendu da batez ere, baina ez horrenbeste herritarren arretarako zerbitzuen alorrean.

Gainera adierazi beharra dago gaur egun herritarrak gero eta exijenteagoak direla, herri administrazioek herritarrei ematen dizkieten zerbitzu publikoak gizarteak espero duenetik urruti daudela sumatzen baitute.

Ildo horretatik, ematen diren zerbitzu publikoen efikazia eta eraginkortasuna areagotzeak erabateko garrantzia hartu du gizartearentzat eta, arduradun politikoentzat, beraz, premiazko bilakatu da.

Bestalde, azpimarratu beharra dago herritarren geroz eta zerbitzu gehiago eta hobeen eskaerari erantzuteko egiten diren ahaleginekin batera, baliabide finantzario erabilgarriak gero eta gutxiago direla, horregatik zerbitzu publikoak emateko modu berri bat asmatu beharrean aurkitzen da administrazioa, gastu publikoari eutsiz, ematen diren zerbitzu publikoen kopurua eta eraginkortasuna ez murrizteko.

Egoera horri erantzuteko herritarrak bezero gisara ikusteko joera nagusitzen ari da, zerbitzatzen ditugun bezero bailiran, balioa sortzen dugu beraientzat.

Udalaren ekimenak herritarren begietara balioa sor dezan, Ermua Hiriko Udalak honako orri elektronikoa jarri du internauta guztien esku, udal administrazioa herritarrengana hurbiltzeko. Beronekin eguneko hogeita lau orduetako eta urteko egun guzti-guztietako eskuragarritasuna bermatzen da, udal jarduna hobeto ulertzen lagunduko du eta informazio erabilgarria ahalik eta jende gehienaren esku jarriko du, informazio- eta komunikazio-kanal iraunkor bat irekiz.

Ermua Hiriko Udala erabat irekia eta bere erabakietan eta gestioan guztiz gardena izatea da gure nahia, eta zerbitzatzen dituen herritarren beharrizanak orain eta etorkizunean asebetetzea, Ermuko bizi- eta aurrerapen- baldintzak hobetuz eta gizarte-aldaketei etengabe egokitzeko prozesuan murgilduta gauden udal erakundeen arteko lehenengoetarikoak izanez.

Azkenik gure orria bisitatzen duzuen guztiok zuen kezka, zerbitzu-eskakizun, iradokizun eta ideiak guri helaraztera animatzen zaituztet, udal gestioak egun duen bitariko erronkari denon artean aurre egiteko: herritarren beharrizanei behar bezala erantzutea batetik eta kalitatezko zerbitzua ematea bestetik.


Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo