Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Barrualdea


Itzuli

Udaletxea barrutik

Valdespina jauregia honela egituratzen da: bao handi bat eta horren inguruan bizitzeko egoki den eraztuna. Biek aurreko bista bera dute, beheko solairutik goiko solairura.

Erdiko baoa eskailera nagusiko kaxa da, harlanduzko hormez inguratua. Horma horietan belarri itxurako leihoburuak dituzten baoak irekitzen dira eta horietatik barna, jauregiko barru-barruko gelei argia sartzen zaie. Eskailera-kaxarako gunea da hau, baina neurri batean baino ez, eskailera lehenengo solairuraino baino ez da heltzen eta. Gainontzeko kaxaren helburua argia sartzea eta aireberritzea da; ez da eskaileraren euskarri. Goiko solairu biak ekialdeko fatxadaren erdigunean lotzen ditu. Eskailera-atalak egurrezkoak dira.

Eskailera nagusiak harrizko mailak eta hiru atal ditu; atalok hormak eta zutabe toskanar bat dituzte euskarri. Eskudela forjazkoa da. Horrenbestez, eskailera nagusiak eta osagarriak oso maila ezberdinekoak dira kalitatearen aldetik.

Eskailera-zuloak petxina gaineko kupula du gainean; eta azken horrek, aldi berean, linterna du gainean. Hori dena behebarrutik nekez ikusten da, hogei metro altuera baitu.

Karratu honen inguruan jauregiko gelak daude: lau fatxadetara irekitako areto handiak. Eskailera-kaxa berak karga-horma moduan erabiltzen ditu gelok; hori guztia egurrezko forjatuekin.

Osagai guztiek, eraikinaren barneko itxurari dagokionez, garbi-garbi ematen dute, eskailerak diseinu bikaina duelako eta barrualde osoa kalitate onekoa delako; ederra, egokia, ikaragarria, ezin hobeki antolatua. Euskadin dugun arkitektura borboitarraren eredu aparta, alegia.

Valdespina jauregiko barrualdeari buruzko azalpena honako lan honetatik hartu da: "Euskadiko Monumentuak: Bizkaia". III. Liburukia. 1985eko Edizioa. Elexpuru argitaletxeak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailerako argitaratua.


Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo