Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udalaren osoko bilkurak 1996ko abenduaren 11n egindako ohiko bilkuran hasieran onetsi zituen Ermuko Udalaren Kirol Erakundearen estatutuak. Ondoren, estatutuei buruzko erabakia hogeita hamar lanegunetan jendaurrera jarri zen, iragarkia 1997ko otsailaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 23. zenbakian argitaratu zenetik zenbatzen hasita, baita Udaletxeko iragarki-oholean ere 1997ko martxoaren 12ra arte (egun hori barne), interesdunek erreklamazio, alegazio edo iradokizunak aurkez zitzaten Ermuko Udaleko Erregistro Nagusian. Horrela bada, erreklamazio, alegazio edo iradokizunik aurkeztu ez zenez, behin epe hori igarota behin betiko onetsi ziren estatutuok.
Ermuko Udalaren Kirol Erakundearen estatutuak hitzez hitz 1997ko apirilaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 70. zenbakian argitaratu ziren, TJOALko 70.2 artikuluan xedatutakoa betez. Horrenbestez, Ermuko Udalaren Kirol Erakundearen estatutuak indarrean izan ziren TJOALko 65.2 artikuluak aurreikusten duen epea bete ondoren, 1997ko maiatzaren 3an, alegia.
Udalaren Kirol Erakundearen estatutuen 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Zuzendaritza Batzordeko kideak udalean ordezkaritza duten talde politikoek proposatu eta Udalaren osoko bilkurak izendatu beharko ditu, udal talde politiko bakoitzeko zinegotzi bat. Batzorkide bakoitzak bere talde politikoak azkeneko udal hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuruen arabera izango du ordezkaritza.
Halaber, Osoko bilkurak Udalaren Kirol Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide hauek izendatu behar ditu:

Helbidea: Diputazio z/g 48260 Ermua (Bizkaia)
Telefonoa: 943179090
Faxa: 943179199
Posta elektronikoa: polideportivo@imdermua.com
Web: http://www.ermua.es/imd/eu_index.asp