Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gobernu-programa


Itzuli

Udal gobernu-taldearen ustez, pertsonak gara gizartea. Herritarra da udal jardunaren erdigunea, eta honako balio hauek defendatzen ditugu: publikoaren defentsa, elkartasuna, berdintasuna, justizia, gardentasuna, partaidetza, efizientzia, eraginkortasuna, guztion artean partekatutako etorkizuna eraiki nahi izatearen ardura: pobreziarekiko eta gizarte-bazterketarekiko solidarioa, pluraltasun politikoa duena eta bizikidetzan oinarritua.

Ermua pertsonengan pentsatuz kudeatu nahi dugu eta, beraz, enplegua da gure lehentasunetako bat. Eta gure ahalegin eta denbora osoa enpresa teknologikoak eta berritzaileak, lanpostuak sortuko dituztenak ekartzen emateko konpromisoa hartzen dugu, baina, aldi berean, dagoeneko Ermuan dauden enpresen beharrizanei erantzunez. Tokiko enplegu-planen bidez zailtasun handienak dituzten pertsonen alde apustu egiten jarraituko dugu eta, azken buruan, enpleguan gehien (aurrekontuaren % 20) inbertitzen duen Espainiako eta EAEko udalerrietako bat izaten jarraitu nahi dugu. Izan ere, enplegua Udalaren konpetentzia ez den arren, tokitik jardunez gure bultzadatxoa eman dezakegun uste sendoa dugu.

Pertsonengan pentsatzen dugu gizarte-laguntzetara Eusko Jaurlaritzak berak baino diru gehiago bideratzen dugunean eta beste kolektibo batzuekin elkarlanean “porrot ekonomikoko arriskuan dauden familientzako 10 neurri” programa abian jarri dugunean. Hala, baliabideak, laguntza psikologikoa eta finantza-erakundeekin hitz egiteko lege-laguntza eskaintzen ditugu, eta udalaren etxebizitzak behar dituztenen eskura jartzen ditugu, inor kalean gera ez dadin.

Gardentasunaren eta herri-partaidetzaren aldeko apustu irmoa egin dugu, eta Espainiako Nazioarteko Gardentasuna erakundearen aitorpena jaso dugu ildo horretan.

Herritarrek garrantzitsuentzat aukeratu dituzten alorrak lehenesten jarraituko dugu:

Hauteskunde-programaren logotipoa

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo