Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gizarte-politikak


Itzuli

Ardatz estrategikoa: Gizarte-berrikuntza

Jarduera-ildoak
Jarduera-ildoak
Gizarte-politikei buruzko irudi alegorikoa
  1. Gizarte-politikei eutsiko diegu, pertsonen beharrizanei erantzun eta gizarte-bazterketa arriskua saihesteko; udalaren dirua eta baliabideak horretara bideratzen jarraituko dugu.
  2. “Porrot ekonomikoko arriskuan dauden familientzako 10 neurri" programari eutsi diogu eta laguntza ekonomikoa, legala eta udal etxebizitzak eskainiko dizkiegu, inor kalean gera ez dadin. Lan horretan GKE-en eta alor horretan ari diren kolektiboen partaidetza izango dugu.
  3. Gizarte-laguntzen banaketa kontrolatzen jarraituko dugu, behar handiena duten pertsonengana heltzen jarraitzeko.
  4. Adineko pertsona eta gaixo kronikoentzako programa berritzaileak ikertzen jarraituko dugu, zerbitzuen efizientzia hobetzen jarraitu eta pertsonak etxean bertan artatzeko.
  5. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen zuzendutako programei eta etxez etxeko catering-zerbitzuari eutsiko diogu.
  6. Immigrazioaren II. Tokiko Planari eutsiko diogu eta lankidetza-politikak eta -programak garatuko ditugu etorkinekin lan egiten duten kolektiboekin batera.
  7. Desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonen etxebizitzen barrualdea hobetzeko eta birgaitzeko dirulaguntzak.
  8. Arkitektura-oztopoak kentzeko jarduketekin jarraitzea.
  9. Gizarte-ekintzan ari diren kolektiboekin lankidetza-hitzarmenak.
  10. Kooperaziorako laguntza-programei eutsi eta zabaldu ere egingo ditugu.
  11. Partaidetza sustatuko dugu, integraziorako funtsezko tresna delakoan. Immigranteen kolektibo eta elkarteek gizarte-bizitzan are partaidetza handiagoa izateko jardungo dugu.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo