Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Legealdi-plana


Itzuli

Honako ekintza hauek aurreikusi dira Berrikuntzaren Mapa Estrategikoan jasotako ardatz eta helburu estrategiko bakoitzean, 2015-2019 aldirako Udal Legealdi Plana osatzeko.

Antolamendu-berrikuntza
Antolamendu-berrikuntza ardatz estrategikoa betezeko ekintzak
  1. Herritar guztiek parte hartzeko kanalak sortzea, esaten dena barneratzeko sentsibilizazio-bideak sustatzea eta erantzun egokia ematea.
    • Komunikaziorako eta partaidetzarako bideak sortu eta sustatzea eta herritarrekiko elkarrekintza bideratzea.
  2. Udalaren eta herriko erakunde, elkarte, eta eragileen (kirolean, gizartean eta kulturan) artean benetako harreman eraginkorra sortzeko bideak indartu eta antolatzea.
    • Udalaren eta elkarteen arteko harreman-bide egonkor eta eraginkorrak sortzea, argi eta garbi zehaztuz Udalak elkarteei zer eskaini behar dien.
  3. Eraginkortasuna hobetzea, bikoiztasunak saihestea eta lehentasuneko programetarako baliabideak libratzea.
    • Logotipo de transparencia municipalUdal estrategiaren beharrizanei erantzungo dien antolamendu-egitura txertatzea, herritarren eta enpresen zerbitzura eta eraginkortasunean eta zorroztasunean oinarrituta egongo dena.
    • Udal ondarearen efizientzia (errentagarritasun ekonomikoa) areagotzeko lan egitea, baina betiere udal jardunari dagokion gizarte-baliagarritasunaren irizpidea lehenetsita.
  4. Emaitzaren eta gastu-zorroztasunaren kultura sustatzea.
    • Aurrekontua zentzuz eta eraginkortasunez prestatu eta kudeatzea, lehentasunak zehaztuz eta bigarren mailako gastuak baztertuz.
    • Baliabideak kudeatu eta ekintzak koordinatzea, hurbiltasunaren, zorroztasunaren, proaktibotasunaren, agintearen eta produktibotasunaren irizpideak aintzat hartuta.
    • Diru-sarrerak eta gastuak optimizatzeko kudeaketa-tresna berriak bilatzea.
  5. Herritarren arretaren kalitatea bermatzea, eta kudeaketa publikoan gardentasuna eta etika zaintzea.
    • Grupo de personas que forman parte de la organización del Ayuntamiento de Ermua Efizientzia eta gardentasuna areagotzea eta, horretarako, Udalaren kontratuak, erosketak eta dirulaguntzak koordinatzea.
    • Udala gizarte-erantzukizun korporatiboaren alorreko erreferentzia bihurtzea sektore publikoan.
  6. Erakundearen giza kapitalaren gaitasunak, esperientzia eta berrikuntza indartzea, eta bertako kideen motibazioa eta konpromisoa sustatzea..
    • Zuzendaritza-eginkizunaren edukia garatzea, lidergoa, taldeen integrazioa eta helburuak betetzea bultzatzeko, betiere herritar eta herriko enpresentzako zerbitzua hobetzeko asmoz.
    • Barne-komunikazioa hobetzea, aldaketak kudeatu eta udal estrategiaren ezagutza errazteko funtsezko tresna delako.
  7. Erakundeko maila guztietan produktibotasuna eta lerratzea bermatzea.
    • Logotipo de AbiapuntuErakundearen arintasuna, gardentasuna eta zerbitzuarekiko orientazioa bultzatzea eta, horretarako, eginkizunak biltzea, lanpostuak antolatzeko sistema berria ezartzea eta administrazioko karrera indartzea, jardunbidearen ebaluazioa izanik kudeaketarako eta langileak motibatzeko tresna.
  8. IKTak hobetzea, administrazio hurbilagoa eta eraginkorragoa lortzeko.
    • IKTak bultzatzea, erakundeak eraginkortasunez betetzeko herritarrekiko eta enpresekiko zerbitzua. Eta, horretarako, prozesuak eta kanalak hobetu eta administrazio elektronikoa bultzatzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo