Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Legealdi-plana


Itzuli

Honako ekintza hauek aurreikusi dira Berrikuntzaren Mapa Estrategikoan jasotako ardatz eta helburu estrategiko bakoitzean, 2015-2019 aldirako Udal Legealdi Plana osatzeko.

Gizarte-berrikuntza
Gizarte-berrikuntza ardatz estrategikoa betezeko ekintzak
  1. Pertsona baten eskuakGizarte- eta lan-alorreko berrikuntza bultzatuko duten proiektuak sustatu eta bultzatzea edota, hala bada, beste batzuek bultzatutakoetan laguntzea..
    • Udalerrian enplegu-aukerak sustatzea eta herritarrak lan-merkatura bideratzen laguntzea.
  2. Gizarte- eta hezkuntza-alorreko berrikuntza bultzatuko duten proiektuak sustatu eta bultzatzea edota, hala bada, beste batzuek bultzatutakoetan parte hartzea..
    • Hezkuntza-sistema udalerriko programa estrategikoen multzoan txertatzea eta herriaren gizarte-garapenean parte hartzea.
  3. Berrikuntza soziosanitarioa bultzatuko duten proiektuak sustatu eta bultzatzea edota, hala bada, beste batzuek bultzatutakoetan laguntzea..
    • Ermuan herritarren arreta-eredu berria ezartzen lagunduko duen mikrosistema soziosanitarioa ezartzen laguntzea. Gizarte- eta osasun-zerbitzuen arteko lotura eta beste zerbitzu publiko batzuen partaidetza, arreta integrala eskaini, pertsonen bizitza autonomoa bultzatu eta ohiko ingurunean irautea ahalbidetzeko.
  4. Etxebizitzaren irudi alegorikoa gazteak, elbarrituak eta adineko pertsonekin margotutaEtxebizitza-alorreko politika-eredu berriak bultzatzea (alokairu babestuko apartamentuak)..
    • Etxebizitza-merkatuan jarduteko arazo bereziak dituzten kolektiboei (gazteei, adineko pertsonei, dibortziatuei, elbarritasuna dutenei...) zuzendutako alokairu babestuko apartamentu-proiektuak aztertu eta bideratzea.
    • Familia-eredu berriei egokitutako apartamentu eta etxebizitzak (familiak gero eta txikiagoak direla kontuan hartuta).
    • Alokairua suspertuko duen kultura-aldaketa bultzatzea.
  5. Kultura- eta kirol politiken kudeaketa udalerriaren gizarte- eta ekonomia-garapenean txertatzea.
    • Ermua MugiUdalerriko kultura-eskaintza ekonomia garatzeko programetan txertatzea, batez ere merkataritzari eta ostalaritzari lotuta.
    • Kirola alor soziosanitarioarekin lotzea, maila guztietan:
      • Prebentzioarekin, udalerrian norbere burua zaintzeko eta osasuna sustatzeko egiten diren programekin elkarlanean jardunez.
      • Errehabilitazioarekin, premia duten pertsonak artatzeko osasun-sistemarekin elkarlanean jardunez,


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo