Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Legealdi-plana


Itzuli

Honako ekintza hauek aurreikusi dira Berrikuntzaren Mapa Estrategikoan jasotako ardatz eta helburu estrategiko bakoitzean, 2015-2019 aldirako Udal Legealdi Plana osatzeko.

Espazio erkidearen berrikuntza
Espazio erkidearen berrikuntza ardatz estrategikoa betezeko ekintzak
  1. Ermuko Hiri Antolamenduko Plan Nagusia garatzea, garapen iraunkorra bultzatu eta sustatu eta irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko dituen tresna izan dadin..
    • Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren logotipoaErmuko HAPNa.
      • Proiektu berriak (industrialak nahiz hirugarren sektorekoak) erakartzeko edota hirigunean dauden industriak leku aproposagoetara eroateko balio izango duten industria-lurzoru berriak sortu, bideratu eta kudeatzea.
      • Etxebizitza eta aparkalekuak (libreak nahiz babestuak) sustatzea ahalbidetuko duten lurzoruak sortu, bideratu eta kudeatzea, bideragarritasuna eta Lurzoruaren Legean zehaztutako estandarrak kontuan hartuta.
      • Gaur egun Gipuzkoako Etorbidearen atzealdean trenbideak duen ibilbidean bide berdea egitea.
      • Ongaraiko hiri-parkea eta Oterreko parke naturala egiteko aukera aztertu eta bideratzea.
      • Ermuko HAPN garatzea eta Urko mendiko babeserako plan berezia burutzea.
      • Elizari atxikitako eraikina eraisteko lana aztertu eta kudeatzea.
      • Orbe plaza eta Erdikokale lotzeko lana aztertu eta kudeatzea.
      • Hiri inguruko espazioa berroneratzeko lana aztertu eta kudeatzea (ortuak egiteko).
      • Valdespina Markesa eta Gipuzkoa Etorbidea bitarteko oinezko ardatza aztertu eta burutzea.
      • Zaraten mapa eta zonakatzea aztertu eta onartzea.
      • Jarduera fisikoa bultzatu, egonkortasuna murriztu eta joan-etorri aktiboak bultzatuko dituen hiri- eta natura-ingurunea sortzea, gaur egungo espazio publikoak eta kirol ekipamenduak edota berriak erabiliz, herritarrak elkarrekin bildu eta kirola egiteko.
    • Energia-eraginkortasuna eta birziklatzea.
      • Bonbilla irudia Ermuko paisaiarekin barruko aldeanUdalerrian energia-eraginkortasunerako proiektuak aztertu eta bideratzea (ledak eta abar). Arrisku partekatuko kontratazio-formulak aztertzea edota lortutako aurrezkien arabera ordaintzea.
      • Energia-eraginkortasunak eta hondakinen birziklatzeak duen garrantziaz kontzientziatzea.
      • Zuntz optikoa. Informazio baliagarria, zerbitzu publikoak eraginkortasun eta efizientzia handiagoz ematea ahalbidetuko duena, ekarriko duten plataforma digitalak edota gailu teknologikoak, sentsorizazioa eta abar aztertu eta bideratzea.
      • Eraikinetako energia-birgaitzean laguntzeko formulak aztertzea (etxebizitzak, enpresak, eraikin publikoak...).
      • Ur horniduraren eraginkortasuna hobetzeko bideak aztertzea (isuriak urrunetik kontrolatzea, telefaktura).
      • Saneamendu-sarea hobetzea (sare banatzailea eta arazketa).
      • Birziklatzea indartzea.
    • Irisgarritasuna.
      • Valdespina Markesaren kalea oinezkoentzat jarritaUdal irisgarritasunari buruzko plana aztertu eta onartzea.
      • Proiektu partikularrak egiten laguntzea (igogailuak).
    • Mugikortasuna.
      • Kaleak oinezkoentzat egokitzeko aukera aztertu eta onartzea.
      • Bidegorriak sortzeko bideragarritasun teknikoa aztertu eta bultzatzea.
      • Gaur egungo bide berdeak mantentzea eta berriak sortzeko bideragarritasun teknikoa aztertu eta bultzatzea.
      • IKT azpiegiturak (bi norabideko komunikazioa hobetzea) eta Ermuan eten digitalik ez egoteko apustua egitea.
  2. Komunikazio-sare eta azpiegitura berriak sortzea, aukera ekonomiko eta sozial berriak sortzeko..
    • Zuntz optikoko sare neutroa.
      • Udal zerbitzu publikoen eta herriko zerbitzu guztien efizientzia sustatzea. E-laguntza, e-prestakuntza, e-lana, e-merkataritza eta e-administrazioa erabiliz, herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta, horretarako, teknologia berrien bidez hainbat alor hobetzea: langileekiko barne-komunikazioa, eraikin eta espazio publikoetako instalazioen (argiteriaren, aire girotuaren, segurtasunaren...) kudeaketa eta kontrola, udal zerbitzuen efizientzia kulturan, gizarte-zerbitzuetan, kirolean, osasunean eta trebakuntzan...
      • Udalerriko enpresen lehiakortasuna sustatzea.
      • Ehun ekonomikoa dibertsifikatzea eta, horretarako, IKTekin lotutako sektoreetan eta beste batzuetan balio erantsia sortuko duten enpresak eta proiektuak erakartzea.
    • Carlos Totorika, José Luis Bilbao eta hainbat pertsonak Ermuko Sahiesbidearen maketa begiratuzErmuko saihesbidea.
      • Ermuko saihesbidea bultzatzea, azpiegitura horrek onura ugari ekarriko dituelako:
        • Hiri-etena (errepide nazionalak hirigunea zeharkatzen duelako) murriztuko duenez, mugikortasuna hobetzea ekarriko du.
        • Ibilgailu gutxiago ibiliko dira hirigunean (eta, ondorioz, zarata-kutsadura eta CO2; isuriak gutxituko dira).
        • Enpresetarako garraioan, denborak eta irisgarritasuna hobetuko ditu.
        • Mugikortasuna sustatuko du (bidegorria).
    • Trenbidea (geltoki berria eta trenbide-sarearen desdoblamendua).
      • Ermuko ETS geltokiaren infografia
      • Ermuko geltoki berria aldarrikatuko dugu, azpiegitura horren onurak direla eta: Gaur egungo geltokiaren azpiegitura hobetuko du.
      • Geltokiaren eta Valdespina markesaren parkearen arteko komunikazioa eta irisgarritasuna hobetuko du.
      • Gaur egun trenbideak hartzen duen ibilbidean bide berdea egin ahal izango da (Gipuzkoa etorbidearen atzealdean).
    • Debabarreneko goi-ibarra saneatzen lagunduko du.
  3. Herritarrei zuzendutako hiri-eredua sustatzea..
    • Herritarren igurikimenei eta beharrizanei erantzungo dieten zerbitzu publiko eraginkor eta efizienteak diseinatu, aztertu eta bideratzea (gizarte-alorrean, kulturan, kirolean...)


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo