Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Legealdi-plana


Itzuli

Honako ekintza hauek aurreikusi dira Berrikuntzaren Mapa Estrategikoan jasotako ardatz eta helburu estrategiko bakoitzean, 2015-2019 aldirako Udal Legealdi Plana osatzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa betezeko ekintzak
  1. Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
    • Izarra Centre (Teknologia Zentroa eta enpresa-mintegia).
      • Imagen de Izarra Centre Udalerriaren eta ingurunearen etorkizun sozioekonomikoa bultzatzea.
      • Udalerrian enpresa-inbertsioak handitzea.
      • Enpresen lehiakortasuna hobetzea.
      • Enpresak, unibertsitatea, teknologia-zentroak, merkatua, instituzio publikoak eta finantza-erakundeak, den-denak elkarrekin lotzea.
      • Eskualdean enpresa berriak sortzeko aukerak hobetzea eta, horretarako, arlo berritzaile eta dibertsifikatzaileetan negozio-asmoak garatzen dituzten ekintzaileen aldeko apustua egitea.
      • Enpresa-ehuna suspertu eta lehiakortasuna, efizientzia eta errentagarritasuna hobetzea.
      • Instalazioen itxuragatik eta enpresei eta pertsonei eskaintzen dien prestazioengatik, bertan dauden enpresei balio erantsia ekarriko dien ingurunea sortzea.
      • Lanpostuak sortzea, horren ondorioz enpresak ere sortu eta etorkizuneko ehun sozioekonomikoan eragiteko.
      • Kualifikazio handiko pertsonak erakarri eta talentua joatea galaraztea.
      • Ekintzailetza-proiektuak bultzatzea.
  2. Zuntz optikoko sare neutroa.
    • Fibermuaren logotipoa Udal zerbitzu publikoen eta herriko zerbitzu guztien efizientzia sustatzea. E-laguntza, e-prestakuntza, e-lana, e-merkataritza eta e-administrazioa erabiliz, herritarren bizi-kalitatea sustatzea eta, horretarako, teknologia berrien bidez hainbat alor hobetzea: langileekiko barne-komunikazioa, eraikin eta espazio publikoetako instalazioen (argiteriaren, aire girotuaren, segurtasunaren...) kudeaketa eta kontrola, udal zerbitzuen efizientzia kulturan, gizarte-zerbitzuetan, kirolean, osasunean eta trebakuntzan...
    • Udalerriko enpresen lehiakortasuna sustatzea.
    • Ehun ekonomikoa dibertsifikatzea eta, horretarako, IKTekin lotutako sektoreetan eta beste batzuetan balio erantsia sortuko duten enpresak eta proiektuak erakartzea.
  3. Industria-lurzoru berriak: Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.
    • Ermuko HAPNa garatzea.
    • Industria-lurzoru berriak kudeatu eta bideragarri egitea.
    • Udalerrian jarduera ekonomiko berriak (hirugarren sektorekoak nahiz industria-sektorekoak) ezartzen lagunduko duten industria-lurzoru berriak sortzea.
    • Hirigunean dauden industria-jarduerak leku egokiagoetara eramaten lagunduko duten industria-lurzoru berriak sortzea.
  4. Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
    • AIC logotipoa AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioa.
      • Sektoreari buruzko ezagutza bultzatzea.
      • Automozioaren sektoreari lotutako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua handitzea.
      • Maila profesional guztietan automozioaren alorreko trebakuntza bultzatzea.
      • Sektore horretan balio erantsi handiko enpresa-proiektu berriak herrian bertan sor daitezen laguntzea.
      • Proiektu berritzaileak erakartzea.
    • Izarra Centre Fundazioa (Tenneco Automotive, TVA, Microdeco, Idesa, IDS, Ermuko Udala).
      • Izarra Fundazioaren logotipoaSektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatu eta suspertzea.
      • Lankidetzatik eta elkarlanetik sor litezkeen proiektu berriak bultzatzea.
  5. Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
    • Esparru publikoan nahiz pribatuan berrikuntza bultzatzea eta sustatzea.
    • Proiektuen araberako talde-lana bultzatu eta sustatzea.
    • Erakundeko pertsonen garapena bultzatu eta sustatzea.
    • Beste erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan eta elkarlanean jardutea, I+G+b bultzatzeko.
    • Izarra Centre: I+G+b alorreko enpresa eta proiektuak erakartzeko azpiegitura.
    • Zuntz optikoko sare neutroa: esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzean lagunduko duen tresna eta plataforma teknologikoa, eta I+G+b alorrari lotutako enpresa eta proiektuak erakartzeko azpiegitura.
  6. Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea..
    • Ekintzaile batek lan eginHerritarrei etorkizuneko aldaketei aurre egiteko tresnak eskaintzea (prestakuntza, baliabideak, azpiegiturak eta abar).
    • Erakundeko pertsonen prestakuntza eta sormena bultzatu eta sustatzea.
    • Ekintzailetzari lotutako proiektu berriak aztertu eta bultzatzea.
    • Ekintzailetza-proiektu berriak jorratu nahi dituzten pertsona eta enpresei aholkularitza eskaintzea.
    • Beste erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan eta elkarlanean jardutea, prestakuntza eta ekintzailetza bultzatzeko.
    • Izarra Centre: ekintzailetza-proiektuak erakartzeko azpiegitura.
    • Zuntz optikoko sare neutroa: IKTei lotutako ekintzailetza nahiz balio erantsi handiko beste proiektu batzuk garatzeko ekintzailea bultzatzeko tresna eta plataforma teknologikoa.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo