Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berrikuntzaren Mapa Estrategikoa


Itzuli

Ermuko Udala tokiko garapenaren bultzatzailea izanik, ziur gaude gure udalerriaren gizarte-errealitatea ezin hobeto ezagutzeko leku onean gaudela, herritarren mintzakide zuzenak eta gure ingurunean jarduten duten eragile ekonomiko eta sozialen mintzakiderik hurbilenak garelako, eta ziur gaude, era berean, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko administrazioekin komunikatzeko bitarteko egokiak ditugula.

Aurrekontua esleitzean nahiz geure politikak eta proiektuak burutzean udal jarduna gidatu eta bideratuko duen Mapa Estrategikoari esker, jarduera publikoan epe laburra eta epe ertain-luzea konbinatzeko eta bat-batekotasunak saihestuz eta alderdi politiko baten hauteskunde-programaz harago jarduteko aukera dugu. Badakigu epe ertainerako apustua eginez ez dugula berehalako etekinik eskuratuko, baina badakigu, halaber, denbora igaro ahala emaitza sendoagoak eskuratuko ditugula.

Ziur gaude pertsonengandik hurbil dagoen norabide eta kudeaketa publikoak (halakoxea izan behar baitu udal kudeaketak) bi plano konbinatu behar dituela paraleloan: plano batean, geure erkideen eguneroko beharrizanei erantzuteko ahalik eta zerbitzu onenak eta eraginkorrenak eskaini behar ditu, udalbatzako kide guztiek eta langile tekniko guztiek euren buruei eman dezaketen gehiena eskatuz. Bigarren plano batean, berriz, geroan pentsatu eta etorkizuna prestatu behar du; epe laburrean hain ikusgarria ez den arren, aurreko planoaren pareko garrantzia du horrek.

Azken batean, Ermuko Udalaren Berrikuntza Mapa Estrategikoa etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisoa da. Eta BERRIKUNTZA garrantzitsua dela uste dugunez, helburu guztietan eragingo duen indar-ideia gisa gauzatuko dugu, Ermua Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko Espainiako hirien sareko kide izatearekin koherentzian. Izan ere, sare horretan sartu zen 20.000 biztanletik beherako lehen udalerria izan ginen Euskadin.

Berrikuntzaren Mapa Estrategikoa
Berrikuntzaren Mapa Estrategikoa

Ermuko Udalaren Mapa estrategikoa


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo