Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Antolamendu-berrikuntza
Antolamendu-berrikuntzaren ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira antolamendu-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Gobernu ona sustatzea eta, horretarako, udal jokabide eta gobernu onaren kodea ezartzea, politikarientzat nahiz langileentzat.
  • Gardentasuna bultzatzea: ”Nazioarteko Gardentasuna” GKEak udal gardentasuna aztertzeko zehaztu dituen adierazleak osatu, berrikusi eta komunikatzea, edozein arau-aldaketa gertatzen denean adierazle horiek egokitzea, zerbitzuen kostuak zehaztu eta jakinaraztea eta udal gobernu-organoen erabakien berri ematea, herritarrek gai publikoen eta udal kudeaketaren gainean duten ezagutza handitzeko asmoz.
  • Udal aurrekontua prestatzerakoan lehentasunak identifikatzen laguntzeko, herri-partaidetza handitzea, eta gaur egun dauden partaidetza-ereduak (sektorekakoak, Hirigintzako Aholkularitza Batzordea eta abar) bultzatzea, udal jarduketak eta erabakiak lehenesteko baliagarriak direlakoan.
  • Kanpoko nahiz barruko komunikazioa indartzea.
  • Udal administrazioa herritarrengana hurreratzea: Abiapuntu (herritarren arreta-zerbitzua) izatea herritarren eta Udalaren arteko harremana bultzatzeko eta herritarren kexuak, iradokizunak eta beste biltzeko gunea (tramite guztiak egiteko espazio bakarra den heinean), haren bidez udal zerbitzu publikoen eskaintza aztertu eta, hala bada, hobetzeko asmoz.
  • Administrazio elektronikoa garatzea, herritarrek edozein tramite elektronikoki egin ahal izan dezaten; beharrezkoa denean tramite administratiboak berrikustea eta, beharrezkoa bada, berriak zehaztea; eguneroko jardunak sistematizatuz denbora eta kostua murriztea; eta, oro har, udal zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea.
  • Erakundeko pertsonen kudeaketa hobetzea: pertsonak trebatzen laguntzea eta bultzatzea; erakundeko pertsonen hazkunde pertsonala indartzea; pertsonek ideia berriak ematea sustatzea, eta proiektuen araberako talde-lana sendotzea.

Informazio gehiago

Hastapenak

Bonbillaren irudi alegorikoa

Edozein erakunde publiko edo pribatutan bezala, egoki funtzionatzea funtsezko baldintza da erakundearen estrategia edo negozio-plana zuzen garatu eta helburuak lortzeko.

Udala ere erakundea da eta ondo funtzionatu behar du, hiria egiteko proiektu kolektiboaren zerbitzuan egon nahi badu. Horregatik, antolamendu-berrikuntza da udal gobernuaren ardatz estrategikoetako bat.

Edozein enpresaren helburua da bezeroaren beharrizanak bete eta aldi berean negozioaren iraunkortasuna bermatzea; bada, udalak ere berdin jokatu behar du, herritarrak direlako berak eskaintzen dituen zerbitzu publikoen bezeroa. Horretaz gain, baina, administrazio publikoa izanik, beste betebehar batzuk ere baditu.

Izan ere, kontua ez da soilik herritarren banakako interesak asetzea; horretaz gain, administrazioen erronka da banakako eskubideak eta interes kolektiboen defentsa uztartzea, kohesio soziala sustatu eta politika publikoak burutzea, eta hori guztia eraginkortasunez eta efizientziaz egitea, gainera.

Funtzio publikoaren etika berritua jarri behar dugu zerbitzu publikoaren kontzeptuaren eta egunero txertatu beharreko jarduketen oinarrian, eta erakundeko maila guztietan ezarri behar dugu, gainera. Kudeaketaren emaitzaren garrantzia balioztatu eta norbanakoaren jarduketen ondorioak barneratuko dituen erantzukizunaren etika erabili behar dugu.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo