Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Gizarte-berrikuntza
Gizarte-berrikuntzaren ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira gizarte-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Gizarte- eta lan-alorreko berrikuntza bultzatuko duten proiektuak sustatu eta bultzatzea edota, hala bada, beste batzuek bultzatutakoetan laguntzea.
  • Gizarte- eta hezkuntza-alorreko berrikuntza bultzatuko duten proiektuak sustatu eta bultzatzea edota, hala bada, beste batzuek bultzatutakoetan parte hartzea.
  • Gizarte- eta osasun alorreko berrikuntza bultzatuko duten proiektuak sustatu eta bultzatzea edota, hala bada, beste batzuek bultzatutakoetan laguntzea.
  • Etxebizitza-politikan eredu berriak bultzatzea (alokairu babestuko apartamentuak).
  • Kultura- eta kirol politiken kudeaketa udalerriaren gizarte- eta ekonomia-garapenean txertatzea.

Informazio gehiago

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuen logotipoa

Ardatz estrategiko horretan biltzen dira Ermuan bizi garenon bizi-kalitatean eragin zuzenena duten politika publikoak. Udal estrategiaren ardatzak aldaketak dakartza gizarte-politikan; ez jarduera-ildo berriak zehaztu direlako baina bai, aldiz, eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarrekintza bultzatu eta hirian komunitate-sareak ehuntzeko aukera ematen duelako.

Lehen elkarrekintzatik EAEn toki-esparruan berriak diren jarduketak sortu dira: urtero abian jarri eta udal sailek elkarlanean kudeatzen dituzten Gizarteratze eta Laneratze Planak. Horretaz gain, aipagarria da porrot ekonomikoko arriskuan dauden Familiei Arreta egiteko Plan Integrala, krisi ekonomikoaren ondorioz Ermuko familia batzuek bizi izan zuten muturreko egoerari aurre egiteko 2013an abaiarazi zena.

Porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei arreta emateko planaren logotipoa

Programa hori aitzindaria da inguru honetan eta hein handi baten baliabide propioz finantzatzen da. Aurrera eramateko elkarlanean jarduten dute Udalak eta Udal Elkartasun Kontseiluan aritzen diren gizarte-erakundeek, alderdi politikoek, sindikatuek GKE-ek, Gurutze Gorriak, Caritasek, Stop Deshauciosek eta abarrek. Berehalako erantzuna eskatzen zuten oinarrizko beharrei erantzuten die, batez ere osasunari eta etxebizitzari lotuta. Hala, beharrizana duten familia guztiak babesten ditu, kasu bakoitzari egokitutako aholkularitza-zerbitzuaren laguntzaz.

Bat-batean txirotu izanaren ondorioz (langabezia, etxegabetzea, eta abar), porrot ekonomikoan erortzeko arriskuan ziren familiak artatzeko 10 txoke-neurri zehaztu eta burutu dira.

Neurri ugari zehaztu dira ildo horretan: besteak beste, arreta eta aholkularitza ekonomikoa eta psikikoa, laguntzei erantzuteko aurrekontu-hazkundea, etxebizitza hutsen jabeei elkartasunari dei eginez alokairuko etxebizitza-merkatuan bitartekaritza egitea, egoera horretan dauden familia bakar bat ere ostatu barik gera ez dadin udalaren etxebizitzak programarako erabiltzea, arazoa errotik mozteko, egoera horretan egon zitezkeen pertsonak antzemateko radarrak artikulatzea, elikagaien bankuarekin koordinatzea, hileroko bileren bidezko jarraipena egitea eta abar.

Komunitate-sareen bidez sortutako elkarrekintza arrakastatsuen adibide dira, halaber, gizarteko esku-hartzea eta hezkuntza-, osasun- nahiz kirol alorrak biltzen dituzten programak. Bategite horren ondorioz sortu diren programa berriek erantzun eraginkorragoa eskaintzen diete gizarte-egoera berriei, oraingoei nahiz etorkizunekoei. Eta prospekzio-ahalegin horretan antzeman daiteke, hain zuzen, gizarte-berrikuntza estrategiaren ezaugarrietako bat.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo