Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Innovación del espacio común
Eje estratégico de innovación del espacio común

Objetivos estratégicos

Son objetivos estratégicos del eje de innovación del espacio común los siguientes:

  • Mejorar la accesibilidad, la movilidad y el desarrollo sostenible del municipio de Ermua, a través del Plan General de Ordenación Urbana.
  • Fomentar la creación de nuevas redes de comunicación e infraestructuras para nuevas oportunidades económicas y sociales.
  • Promover un modelo de ciudad orientada a la ciudadanía.

Más información

2000ko Plan Nagusia

San Pelayo: lehenago

San Pelayo transformazioaren eta gero

San Pelayo: gero

San Pelayo transformazioaren baino lehen

Etxebizitza- eta industria-lurzoruen alorrean hiria berroneratzea eta hiriko erabilerak antolatzea izan dira azken hamarkadan, aurreko Plan Nagusia garatzearen ondorioz, udalak espazio erkidearen esparruan egindako lanaren ardatzak. Politika horrek ageriko hobekuntza ekarri du hiri-espazioaren kalitatean.

Edozein Plan Nagusiren oinarrizko ezaugarria da berak zehazten duela hiri-eredua. Ildo horretan, aurreko Hiri Antolamenduko Plan Nagusia funtsezko tresna izan da hirigunean bertan zeuden enpresak leku aproposagoetara lekualdatzeko eta enpresa horiek hartzen zituzten eremuetan etxebizitza babestu eta libreak, aparkalekuak, egoitzak, berdeguneak, parkeak eta abar sustatzeko. Azken batean, hauxe izan da asmoa: pertsonengan oinarritu beharrean industrializazioan oinarrituta eraiki zen hiria eraldatu eta XXI. mendeko hiri iraunkor eta abegikor bihurtzea, herritarrak bizi-kalitate onaz bizi izateko bertan.

Ermuko Udalak Ihoberekin elkarlanean jardun zuen kutsatuta egon zitezkeen udal lurzoruak identifikatzen. Era berean, hirigunean zeuden enpresak bideragarri egin eta lekualdatzeko prozesuan, Udalak aurrea hartu eta zuzenean inbertitu zuen aurretiko ikerketa- eta miaketa-lanetan; are gehiago, kasu batzuetan parte zuzena ere izan zuen lurzoru kutsatuak garbitzeko lanean.

Errotazio-apartamentuaren infografia
Abeletxeko errotazio-apartamentuaren barnealdea

Geroago, zalantza guztiak argitu ostean eta ikusirik sustatzaile pribatuek ez zutela nahikoa egiten, Udalak lurzorua zuzenean sustatu zuen. Horri esker, udalerria eraldatzeko prozesua bizkortu ahal izan da.

Garrantzi berezia du etxebizitza-politikako eredu berria zehaztu izanak. ildo horretan, adibidez, alokairu babestuko etxebizitzak sustatu dira etxebizitza-merkatura heltzeko arazo bereziak dituzten kolektiboentzat (gazteentzat, adineko pertsonentzat, dibortziatuentzat) nahiz ekintzaileentzat. Azpimarratzeko modukoak dira Abeletxe inguruan dauden 57 etxebizitzak, apartamentuen tamaina familia-eredu berrietara (kide bakarreko familietara, guraso bakarrekoetara...) egokitu ahal izan da-eta bertan.

Energia-eraginkortasunaren alorrean, aitzindariak izan gara langabeak energia fotovoltaikoaren alorrean prestatzen eta eguzki-plakak ezartzen.

Izarra Centre eraikina sustatu genuenean, Eraikuntzako Kode Teknikoak agindutako legezko derrigorraz harago, energia-eraginkortasunaren eta energia alternatiboen aldeko apustua egin genuen. Hala, eraikuntza-proiektuaren kontratazio publikoan energia aurrezteko sistemak zituzten proiektuak lehenetsi ziren; hala, energia nabarmen aurreztea dakarren sistema geotermikokoa du enpresa-mintegiak. Era berean, eraikinak baditu energia aurrezteko beste elementu batzuk, hala nola eguzki-energia termodinamikoa eskuratzeko aukera, zedula fotovoltaikoak, errezel-horma eta fatxada aireztatua.

Horri gehitzen badiogu aurretik forjak hartzen zuen lurzorua deskutsatu eta aldemeneko errekastoa berreskuratu egin dela, esan daiteke proiektuak berrikuntzaren, teknologiaren eta ehun ekonomikoa dibertsifikatzearen aldeko apustua egiteaz gain, ingurumena eta energia-eraginkortasuna ere landu dituela.

Ipiniko diren igogailuen infografia
Ipiniko diren igogailuen infografia

Mugikortasunaren eta irisgarritasunaren alorrean, iraganean egindako jarduketei eutsi diegu, hirigunea zeharkatzen duten errepide nazionalak eta trenbideak nahiz goialdeetan auzoak izateak dakartzaten hiri-etena murrizteko asmoz. Iraganean egindako arranpak eta eskailera mekanikoak osatzeko, hiru igogailu egingo dira San Pelayo, Aldapa eta Zerukoa Ongaraiko etxebizitza-, kirol- eta eskola-gunearekin lotzeko.

Datu-komunikazioko sareei dagokienez, nabarmentzeko modukoa da 2002az geroztik zuntz eta Intranet bidezko komunikazioa dagoela udalaren eraikinen artean. Horri esker, langile guztiak telefonia- eta datu-sare bakar batean bildu ahal izan ditugu eta, horrela, langileek datu eta aplikazio korporatiboak errazago eskuratuz, azken batean udal zerbitzu publikoen komunikazioa eta eraginkortasuna hobetu ditugu.

Badago beste gertakizun nabarmen bat Ermua aukera sozial eta politikoak garatu ahal izateko hiri bihurtzeko bidean, jakinik gaur egun ildo hori ezinbestean azpiegitura teknologikoen mailari lotuta dagoela: zuntz optikoko sare propioa izateko apustua, negozioa lehenesten duten operadoreen enpresa-politiken menpe egon behar izan barik.

Zuntz optikoko udal sare neutroak Internet-, telefono- eta telebista-zerbitzuak hartzen ditu eta negozio-bidea errazten die ekintzaileei. Sare horrek aukera ugari eskaintzen ditu telelaguntzaren eta zerbitzu soziosanitarioen esparruan nahiz instalazioen urruneko kudeaketaren eta kontrolaren esparruan. Horri esker, Ermua hiri- eta gizarte-garapen iraunkor eta “adimentsua” bilatzen duten hirien abangoardian kokatu da, azken belaunaldiko teknologia txertatuta konexioetan eta komunikazioetan.

Emakumeen Topalekua: lehenago

Emakumeen Topalekua transformazioaren baino lehen

Emakumeen Topalekua: gero

Emakumeen Topalekua transformazioaren eta gero

Musika Eskola: lehenago

Musika Eskola transformazioaren baino lehen

Musika Eskola : gero

Musika Eskola transformazioaren eta gero

Herritarrei zuzendutako hiria bultzatzeko helburuari dagokionez, ekipamendu eta espazio publikoen kalitatea handitzeko esku-hartzeak lehenetsi dira, pixkaka-pixkaka hiriaren irudia hobetzen joateko.

Auzoak hobetu, elkarren arteko eta erdigunearekiko konexioak egokitu eta, hartara, ekipamenduak hurreratzera bideratu dira jarduketa asko. Horretaz gain, espazio publikoak berreskuratu eta hobetu, eta baten batzuk estali egin dira, adibidez Valerio Plaza eta San Pelayo Plaza; eskailera mekaniko- eta igogailu-sarea eraikiz irisgarritasuna areagotu da; herritarrek hiriaz gozatzeko espazio berriak sortu dira: esate baterako, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziari esker, (PERCO) Zubiaurre eta Torrekua oinezkoentzako gune bihurtu ahal izan dira (2011n), eta berdin jokatu da Orbe Kardinala Plazarekin (2012an), Valdespina Markisarekin eta Izelaietarekin (2015ean).


Hiria hobetzeko jarduketa gehiago: beilatokia-erraustegia, Ongaraiko ur-zurrusten jolasgunea, Aritzmendi pilotalekuaren aldameneko padel-pistak eta herriko hainbat plazatan ezarritako komun publikoak.

  • Ermuko beilatokia
  • Ongaraiko ur jolasak
  • Aritzmendi frontoiaren ondoan dauden padel pistak
  • Bakarrik garbitzen diren komunak

Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo