Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira ekonomia-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
  • Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

Informazio gehiago

Izarra Fundazioa

Izarra Fundazioaren logotipoa

2014an Izarra Fundazioa eratu zen; Ermuko Udala, TVA, Microdeco, Tenneco Automotive, Orbea, IDS eta Idesa izan ziren bazkide sortzaileak. Euskadirako funtsezkoa den automozioaren sektore osagarrian erreferentziako enpresak dira, ingurunearen garapenarekin eta enpresei eurei nahiz gizarteari on egiten dion proiektu publiko sendo horrekin konprometituak. Abiapuntua: ezinezkoa da beti berdina egitea; gauza berriak eta beste modu batean egin behar dira.

Teknika

Jornada de Teknika en Izarra Centre

Igarle

Jornada de Igarle en Izarra Centre

Euskalit

Jornada de Euskalit en Izarra Centre

YUZZ ponentziak

Jornada de formación YUZZ en Izarra Centre

Etorbizi

Jornada de Etorbizi en Izarra Centre

Udalsarea

Jornada de Udalsarea en Izarra Centre

Etorkizunean Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere bertan parte hartzeko bokazioa du Izarra Fundazioak, eta haren bidez hainbat proiektutan hartzen dugu parte Mondragon Taldearekin, BBKrekin, teknologia-zentroekin eta abarrekin batera. Euskadin ez dago pareko zentrorik halako hitzarmena egituratu duenik.

Izarra Fundazioak teknologia-alorreko enpresa-mintegia ez ezik, Izarra Centre eraikineko azpiegitura erkideak (3 bilera-areto eta auditoriuma) ere kudeatzen ditu. Hainbat ekintzailetza-proiektu hartu eta babesten ditugu bertan, beste eragile ekonomiko eta sozial batzuekin batera.

Helburu hori gauzatzeko ditugu azpiegitura modernoak, enpresekin eta beste instituzio batzuekin batera ekintzailetza-proiektuak monitorizatzeko aukera eskaintzen duen zuntz optikoko sare neutroa, bai eta ekintzailetza-proiektuen jarraipenean eta aholkularitzan adituak diren langile kualifikatuak ere.

2014an hainbat ekimen garatu zituen Izarra Fundazioak: Izarra Gela eta Tarifa Finkoa programak, oinarri teknologikoko enpresetan parte hartzea, ekintzaile eta enpresentzako prestakuntza, ingeniarientzako bekak eta co-working enpresa-prestakuntzako zentroa, besteak beste.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo