Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira ekonomia-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
  • Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

Informazio gehiago

Alor publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana

Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Banesto Fundazioarekin elkarlanean dihardugu, sorkuntza eta ekintzailetza indartzeko asmoz.

2013ko ekainean Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolarekin lankidetza-hitzarmena sinatu genuen eta, haren bidez, Tokiko Garapen eta Pertsonen Kudeaketa Sailak ekintzailetza bultzatzeko interes erkideko proiektuak bultzatzen ditu, enpresa-mintegian espazioak laga eta IKTei lotutako proiektuak abiarazten laguntzen du.

Yuzz 2014 promozioa
2014ko Yuzz Gazteen promozioa

2013an Ermua Yuzz zentroa izan zen eta, horri esker, 18 eta 31 urte bitarteko gazteen artean talentua eta ekintzailetza-sena sustatzeko bultzada handia eman ahal izan zen.

Beste alde batetik, berrikuntza-foro bat eratu da eta bertan, enpresen eta Ermuko Udalaren arteko lankidetzaren eta elkarlanaren ondorioz, udalerriko ehun ekonomikoa dibertsifikatzeko bokazio argiko hainbat proiektu berri sortu dira. Ziurtasun osoa dugu enpresen eta erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana direla eredu ekonomiko berria garatzeko modua; horregatik, halako ekimenak bultzatzeko are motibazio handiagoa dugu.

Sudoe logotipoa

Erakundeen arteko lankidetzaren adibide gehiago: Watch it eta Inntegra europar proiektuak. Ermuko Udalak zuzendaritza izan du proiektu batean nahiz bestean, Europako hego-ekialdeko beste erakunde batzuekin eta GAIA Telekomunikazioen Klusterrarekin elkarlanean. Hori guztia, Ermuko eta inguruko enpresa- eta gizarte-ehunean berrikuntza txertatzeko asmoz.

Inntegra logotipoa

Jarduera-ildo horrekin batera, herri-partaidetzarako foroa egituratu da udalerriaren gaur egungo eta etorkizuneko errealitate ekonomikoa aztertzeko asmoz. Haren emaitza gisa, ehun ekonomikoa eta ekintzailetza aztertzeko bi foro berezi eratu dira Ermuko edo Ermuari lotutako gizarte-, enpresa- eta ekonomia-alorreko kideekin, udalerrirako eta ingurunerako etorkizuneko proiektuak sorrarazteko asmoz.

Erakunde-arteko elkarlanaren beste adibide bat da AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioaren sorrera, eragile publiko nahiz pribatuak bildu dituena: Bizkaiko Foru Aldundia, Ermuko Udalak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak, ACICAE Automozioaren Klusterra eta Ermuko eta inguruko hainbat enpresa, hala nola Microdeco, CIE Automotive, TVA, Carbureibar, Amaya Telleria...

AIC logotipoa

AIC-Automotive Intelligence Centerrek ez du parekorik Europan; automozioaren sektorerako balioa sortzea du helburu, merkatuan buru belarri ari diren kualifikazio altuko pertsonen koordinazioan oinarrituta.

Haren egituran biltzen dira industria-, teknologia- eta prestakuntza-alorreko era guztietako jarduerak, ezagutzaren, ikerketaren eta enpresen arteko elkarlanaren bidez automozioaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Honako helburu hauek ditu, besteak beste: automozioaren sektoreari lotutako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua bultzatzea; maila profesional guztietan automozio-alorreko prestakuntza sustatzea; sektorean balio erantsi handia izango duten enpresa-proiektu berriak Euskadin bertan sortzea; eta proiektu berritzaileak erakartzea.

Proiektu hori Ermuan jaio zen, gure produkzio-ehuna Asiara eta Ekialdeko Europara lekualdatzearen ondorioak arintzekotan, ezagutzan eta teknologian oinarritutako produkzio-eredu berria garatu behar genuelako konbentzimenduarekin.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo