Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira ekonomia-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
  • Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

Informazio gehiago

Zuntz optikoko sare neutroa

Fibermuaren logotipoa

Open Access motako zuntz optikoko udal sare neutroa sortuz, udalerriko higiezin guztietara (etxebizitzetara, saltokietara eta enpresetara) heldu ahal izan gara eta, hartara, balio erantsiko zerbitzu berriak sortzeko azpiegitura teknologikoak eta berrikuntzakoak sortu eta garatu ahal izan ditugu dagoeneko gure herrian dauden enpresentzat, bertan kokatu nahi dutenentzat eta biztanle guztientzat.

Azken buruan, garapen teknologikoa sustatu eta pixkanaka teknologia berriak herritar guztiengana hurbilaraziko dituzten zerbitzuak bultzatu nahi dira. Besteak beste, gaixo kronikoei eta adineko pertsonei osasun-zerbitzuak eta gizarte-laguntza etxean bertan eskaintzeko zerbitzuak, gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea ekarriko dutenak.

Gauzak horrela, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea bizkorrago zabaldu eta sareko errealitate soziala eta ekonomikoa eskura ipini nahi dira. Garrantzi handikoak dira, halaber, beste zerbitzu batzuk (hala nola mugikortasuna, trafikoaren kontrola, ingurumen-kontrola, herritarrentzako informazioa...) hobetzeko informazioa ematen duten elementuak.

Zuntz optikoan dauden operadoreak

Balio erantsi handiko enpresa-proiektu berriak garatuz, udalerriaren eta ingurunearen dibertsifikazio ekonomikoa sustatuko dugu, gaur egun automozioaren sektore osagarriaren menpekotasun handia daukagu eta.

Zuntz optikoko udal sare neutroa informazio-teknologietarako autobidea da eta Ermuaren estrategiaren zerbitzuan dago, operadoreen negozioaren zerbitzuan egon beharrean. Hari esker, enpresentzako bideokonferentzia-zerbitzu aurreratuak eta telemonitarizazioa zentzurik zabalenean eskaintzen dira eta, horrela, zerbitzu publiko eta pribatuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetuko duten produktu elektronikoak eta telekomunikazioak testatzeko laborategi bizia bihurtu da gure herria.

Azpiegitura horri esker, Ermua smart-citya bihurtu da, Espainian Interneten abiadura bizkorrena duen udalerria: 200 Mbps, bigarren udalerriak 100 Mbpss-ko abiadura duen bitartean, alor horretan espezializatutako kontsultoretzak, OOKLAk, argitaratu duenez.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo