Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira ekonomia-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
  • Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

Informazio gehiago

Jarduera berrien sustapena

Aintzinako industria-lorzoruaren irudia
Izarrako aintzinako industria-lorzoruaren irudia

Jarduera ekonomikoetarako lurzorua berroneratzeko, antolatzeko eta eskaintza hobetzeko lana burutu ondoren, jarduera berriak sustatzeko garaia heldu zen.

2012an inauguratu zen Izarra Centre teknologia-zentroak eta enpresa-mintegiak jauzi kuantitatibo eta kualitatibo handia ekarri zien ordura arte Ermuko Udalak garatu zituen lan-proiektu eta programei.

Izarra Centreren helburu nagusia: garai batean eskualdeko industria-hedapena ahalbidetu zuten gakoak berrituz, ekintzailetza-kultura sustatzeko behar diren zerbitzu eta azpiegiturak abian jartzea; eta, horrekin batera, sektore tradizionaletan nahiz gorabidean datozenetan berrikuntza bultzatzea eta udalerriko eta inguruneko ekonomia-ehuna indartzea, ikerketari eta berrikuntzari esker balio erantsi handia izango duten enpresa-proiektu berriak sortuz eta erakarriz.

Ehun ekonomikoa dibertsifikatu, ezagutzaren gizartean murgildu eta enpresa-proiektua abiarazi nahi duten ekintzaileei kalitateko eraikina eta zerbitzu aurreratuak eskaintzeko Udalak egindako apustuaren adibide argi-argia da Izarra Centre. Eraikinak zuntz-bidezko teknologiarik onenarekin hornitutako bideokonferentzia-aretoak ditu, munduan zehar barreiatutako taldeen arteko bilerak egin ahal izateko eta, horri esker, denbora eta dirua aurreztuz, lehiakortasunean irabazteko. Gainera, instalazioei esker, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna hobetzera bideratutako hitzaldiz, lantegiz eta mintegiz osatutako egitarau gero eta zabalagoa antolatzeko aukera ere badu.

Imagen del edificio Izarra Centre
Izarra Centre egungo eraikina

Izarra Centrek 20 milioi euroko inbertsioa eskatu du eta zenbateko horren % 50 inguru Ermuko Udalak eta PROMOSA sozietateak iraganean burututako eragiketa arrakastatsuen bidez finantzatu ahal izan da. Gainerako finantzaketa eskuratzeko, Industria Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren mailegu bigunak eta finantza-erakunde baten kreditua erabili dira.

Izarra Centre inauguratu zenetik, I+G+b bultzatzeko ahaleginak uzta eman du: 2011 eta 2014 bitartean 34 enpresa sortu dira Udalak emandako zerbitzuetan oinarrituta. Horien artean daude Dravet gaixotasunak jotako pertsonei arreta eskaintzeko aplikazioetarako ikerketa teknologikoaz arduratzen den EIC-BBK eta IDESAren I+G alorra. Horri esker, eraikina % 47,6 bete ahal izan da, inauguratu zenetik hona testuinguru ekonomikoa guztiz kontrakoa izan bada ere.


  • Aptica logotipoa
  • Asegi logotipoa
  • Babblink logotipoa
  • Blum-Novotest logotipoa
  • Dibumet logotipoa
  • EIC-BBK Dravet Syndrome Foundation logotipoa
  • Etorbizi logotipoa
  • Galea Electric logotipoa
  • Grupo Hobekin Consultores-Aholkularitza logotipoa
  • Grupo Idesa XXI logotipoa
  • Innocut logotipoa
  • Intelligent Delivery S.A. logotipoa
  • Lorea Consulting logotipoa
  • Manahmana logotipoa
  • Margube logotipoa
  • Mesco Electrónica logotipoa
  • Metincer logotipoa
  • Nextira One-Safe View logotipoa
  • Qmunty Media Education logotipoa
  • Spara Rehabilitación + Sostenibilidad logotipoa
  • SPMG Soluciones de plástico y magnesio logotipoa
  • Zuzenbide Kontuak logotipoa
  • Sua Estudio logotipoa

Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo