Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira ekonomia-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
  • Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

Informazio gehiago

Hiri-berroneratzea

Beste atal batzuk ere garatu ditu Ermuko Udalak estrategia berorren baitan: Urtiako Plan Partziala enpresa batzuk (TVA, Microdeco, Egui, eta abar) handitu ahal izateko edota Goitondo Industrialdean parte hartzea SPRIrekin eta inguruko beste udalerri batzuekin batera, Mallabiko Industrialdearen bidez (gaur egun Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. dena).

Tenneco Automotive: lehenago

Imagen de antes

Lekua jardueraren baino lehen.

Tenneco Automotive: gero

Imagen de ahora

Lekua jardueraren eta gero.

1999an urrats garrantzitsua egin zen hiri-berroneratzeko prozesuan, Promoción Económica de Ermua SAU (PROMOSA) udal sozietate publikoa sortu zenean. Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Lehenengo ekintza gisa, sozietateak Tenneco Automotivek erabiltzen zuen eraikina erosi zuen, udalerrian langile gehien zituen enpresa izanik, enpresa hori herritik kanpora joanez gero, tokiko eta inguruneko ekonomiak kalte handia jasango zuen eta.

PROMOSAk, IHOBErekin batera, erositako pabiloia berroneratu eta, ondoren, industria-lokal horiek salmentan jarri zituen, hirigunean bertan zeuden enpresak bertara lekualdatu eta hirian bizitegi-lurzorua sortzeko asmoz, horrela jokatuz gure erkideen bizi-kalitatea hobetuko zelakoan.


Monroe: lehenago

Lehengo egoeraren irudia

Lekua jardueraren baino lehen.

Monroe: gero

Egoeraren eta gero irudia

Lekua jardueraren eta gero.

Era berean, Ermuko Udalak Herramientas Ermua enpresak erabiltzen zuen eraikina erosi, enpresa hori leku aproposago batera lekualdatzen lagundu eta lurzorua deskutsatu egin zuen. Hala, enpresaren eraikin zaharra zegoen lekuan bizitza babestua, librea, aparkalekuak eta hirugarren adineko pertsonentzako egoitza sustatu zituen.

Beste enpresa batzuk lekualdatzen ere lagundu du Udalak, batzuetan zuzenean eta beste batzuetan SPRIrekin (Eusko Jaurlaritza) elkarlanean edota udal plangintzaren kudeaketaren bidez:


Imágenes de las actuaciones que se citan en el texto
  1. Zuzenean:
    • Tenneco Automotive: udalerriko enpresarik garrantzitsuena eta inguruneko garrantzitsuenetako bat da. Enpresa udalerritik eta estatutik kanpo joateko arrisku bizia zegoela eta, gaur egun Tenneco Automotivek erabiltzen dituen lurzoruak birkalifikatu zituen Ermuko Udalak.
    • Herramientas Ermua, S.L.L.
    • Lomi Power.
  2. SPRIrekin elkarlanean:
    • Cuchillería del Norte, S.A.
    • Precicontrol.
    • Trokemetal, Ardatz eta TVA.
  3. Udal plangintzaren bidez:
    • Fundiciones Gorospe.
    • Domingo Acha.
    • Forjas Ermua.
    • Fuldain.
2015eko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren irudia

2015eko urtarrilean Ermuko Hiri Antolamenduko Plan Nagusia onartu genuen. Beste gauza askoren artean, enpresa-proiektu berriak erakartzen laguntzeko eta hirigunean dauden enpresak lekualdatzeko industria-lurzoruak zehazten ditu.

Nolanahi ere, Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak orotariko erabilerak biltzearen aldeko apustua egiten du, aldi berean bizi izateko, lan egiteko eta aisialdiaz gozatzeko espazioak antolatzeko asmoarekin.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo