Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ardatz estrategikoak


Itzuli

Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza.

Ardatz estrategiko bakoitzak hainbat lan-esparru eta jarduera-ildo zehazten ditu berori burutzeko.

Ekonomia-berrikuntza
Ekonomia-berrikuntza ardatz estrategikoa

Helburu estrategikoak

Honako hauek dira ekonomia-berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

  • Dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza garatzea.
  • Esparru publikoan nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Prestakuntza eta ekintzailetza indartzea eta, horretarako, herritarrei ekonomiaren aldaketei aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

Informazio gehiago

Jatorria

90eko hamarkadan Ermuan % 20 inguruko langabezia-tasa zegoen eta hirigunean bertan kokatutako enpresa askok bizitegi-lurzoruaren garapena oztopatzen zuten. Egoera horren aurrean, Ermuko Udalak udalerriaren ekonomia-berrikuntza bultzatzeko apustu argia egin zuen eta, horrenbestez, enpresa-proiektuak garatzeko lurzoruak ez ezik, lehiakortasunean laguntzeko azpiegiturak eta zerbitzu publikoak ere garatu zituen.

Logotipo de Promosa

Estrategia hori sustatu eta gauzatzeko, Ermuko Udalak bultzada sendoa eman zion Tokiko Garapen eta Pertsonen Kudeaketa Sailari, alor horretan eskumenen bat zuten gainerako sailekin batera lantzeko jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren esparrua. Egindako lanaren emaitza izan ziren trebakuntza-programak, -proiektuak eta -jarduketak, bai eta PROMOSA sozietatearen sorrera ere, industriako eta hirugarren sektoreko jardueretarako lurzorua sustatu eta eskaintzeko, eta hirigunean zeuden enpresak lekualdatzea bultzatzeko asmoz.

Ziurtasun osoa dugu tokiko esparrutik jardunez udalerriaren eta ingurunearen garapen ekonomikoa bultzatzeko estrategiak egituratu ahal direla. Ildo horretan, Ermuko Udalak prestakuntza- eta sustapen-programak, proiektuak eta jarduketak garatzeko apustu argi eta zalantza bakoa egin du, zuzenean Tokiko Garapen eta Pertsonen Kudeaketa Sailak kudeatuta. Udalaren aurrekontuaren % 20 alor horretara bideratzeak apustuaren garrantziaren berri ematen du.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo