Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hauteskunde kanpainarako eszenatokiak


Itzuli

Udal kioskoa. Hautatu handiagoa irekitzeko leiho berri batean

Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19eko 5/1985 Lege Organikoaren 57,1 artikuluan ezarritakoa betez, Udalek udalerrian hauteskunde-ekintzak egiteko dohainik erabil ahal izango diren lokal ofizialak eta toki publikoak erreserbatu behar dituzte.

Horretarako, hauteskunde deialdia egin eta hamar egunen buruan, udalek Eskualdeko Hauteskunde Batzari jakinaraziko diote, beren udalerrian hauteskunde kanpainaren barneko ekintzak egiteko dohainik erabili daitezkeen lokal ofizialak eta leku publikoen zerrenda. Eskualdeko Hauteskunde Batzak ondoren informazio hori Probintziako Batzordeari ezagutaraziko diolarik.

Aipaturiko zerrenda horretan erabilgarri diren leku eta tokiak eta horiek erabil daitezkeen egun eta orduak jasoko dira, zeina Probintziako Aldizkari Ofizialean argitara emango den, deialdia egin eta hamabost egun bete baino lehen. Epe hori bete ondoren, hautagai-zerrendetako ordezkariek lokal eta toki horiek erabiltzeko eskaera aurkez diezaiokete Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari.


Leku publikoak
Leku publikoak hauteskunde kanpainarako

Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko baimena eskatzen duten hautagai-zerrendek Ermuko Udalak Durangaldeko Hauteskunde-Batzordearen eskura jarritako ondoko leku publiko hauek erabil ditzakete doan:

  • Orbe Kardinala plaza
  • San Pelayo plaza

Ermua Hiriko Udalak megafonia ekipo bat ere lagatzen du lehen aipatutako tokietan erabiltzeko; ekipo hori anplifikadore bat, bi bozgorailu eta bi mikrofonoz osatua dago. Bestalde, argindarraren konexioa ere doan izango da, ezaugarriak ondokoak izanik; 220 V-tako korronte-hartune monofasikoa eta gehienezko potentzia 2.200 W-takoa.

Hauteskunde hauetan hautagai-zerrenda aurkezten duten alderdi edo talde politikoei megafonia-ekipoa utzi edo berorren erabilera kudeatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik alderdion ordezkariak Udalarekin harremanetan jartzea –Gizarte eta Kultura alorreko Patxirekin zehatz-mehatz- Udalak ekipoa behar bezala jardunean jartzeko egin beharreko guztia egin dezan.

Informazio gehiago

Durangaldeko Hauteskunde-Batzordeari toki ofizialak erabiltzeko eskatu zaizkion egun eta orduak kontsultatu.

Informazio hau soilik ikusgai dago Hauteskunde-prozesuaren deialdia egiten den hamargarren egunetik Hauteskundeak amaitu arte.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo