Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Erreklamazioak


Itzuli

Udaletxe eta Kontsulatuek beren udalerrietako hautesle-zerrendak ikusgai jarriko dituzte hauteskunde-deia egin eta bosgarren egunetik aurrera. Zerrendok zortzi egunez egongo dira ikusgai, pertsona orok Erroldak kontsultatu eta bertan agertu edo ez agertzeagatik dagokion erreklamazio administratiboa aurkeztu ahal izateko.

Erreklamazioa interesatuak berak aurkeztu beharko du hauteskunde-errolda ikusgai jarri duen udaletxean bertan edo dagokion Hauteskunde-erroldako Probintzia Ordezkaritzaren bulegoan.

Udaletxeetan aurkezten diren erreklamazioak horretarako onetsita dagoen eredu ofizialari jarraiki beteko dira, eta aurkezleak nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gida-baimena aurkeztu beharko du, aurkezten duen agiriaren fotokopia erantsiz.

Udalak, erreklamazioaren beheko aldean dagoen eta pertsonaren egoitzari buruzko adierazpena jasotzen duen eginbidea bete eta berori berehala igorriko du Hauteskunde-erroldako Probintzia Ordezkaritzako bulegora. Nolanahi ere, erreklamazioak aipaturiko Ordezkaritzan egon beharko dira hauteskunde-prozesuko deialdia egin eta hamalaugarren eguneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Hauteskunde-erroldako bulegoak hiru egun ditu aurkeztu zaizkion erreklamazioei buruz erabakitzeko eta onartzen dituenen ondorioz zuzenketak eta aldaketak agintzeko.

Hauteskunde-erroldako Probintzi Ordezkaritzaren bulegoek erabakitakoak ikusgai jarri beharko dute hauteskunde-deialdia egin denetik hamazazpigarren egunean. Halaber, aipaturiko Ordezkaritza horrek erreklamazio egile bakoitzari eta biztanle horien Udalei erabakitakoaren berri emango die.

Informazio gehiago

Kontsultatu izapide honi buruzko informazioa udal web gunearen Udal tramiteak atalean.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo