Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hauteskunde errolda


Itzuli

Erreklamazioaren fitxategia

Hautesleen Erroldan hauteskundeetan parte hartzeko baldintzak eta bozkatzeko eskubideak –behin-behineko edo behin-betiko kenduta ez badute betetzen dituzten pertsonen zerrenda jasotzen da.

Hautesleen Errolda bi erroldek osatzen dute Espainian egoitza duten hautesleena eta atzerrian bizi diren hautesleena.

Hautesle Errolda bakarra da hauteskunde guztietarako, Udal Hauteskunde eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan gehitzearen kaltetan gabe.

Hautesle Erroldan inskribatuta egotea derrigorrezkoa da. Izen-abizena da bozkatzera dihoan hauteslea identifikatzeko beharrezkoa den datu bakarra da, eta horrez gain, erroldan jasoko den gainerako datuen artean Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia egongo da.

Hautesle Errolda lurralde sekzioetan ordenatzen da.

Hautesle bakoitza sekzio baten egoten da inskribatuta eta ezinezkoa dute sekzio baten baino gehiagotan agertzea, ez eta sekzio berean hainbat aldiz egotea.

Pertsona bat behin baino gehiagotan agertzen bada, azkeneko inskripzioari ematen zaio balioa beste guztiak ezabatuz.

Hauteskunderen batean parte har dezaketen pertsona guztiei errolda-txartel bana bidaltzen die hauteskunde-administrazioak. Txartel horretan hauteskunde-erroldan agertzen diren datu eguneratuak jasotzen dira eta baita pertsona horri bozkatzea dagokion mahai eta sekzioaren datuak ere.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo