Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Valdespina jauregia Ermuko hiriaren erdigunean dago, eliza nagusiaren aurrean. Euskadin ditugun etxe barrokoen adibiderik onenetarikoa da, kalitate oneko materialak eta oso diseinu egokia dituelako. Ezaugarriei begiratuz gero, XVIII. mendearen bigarren laurdeneko barrokoan kokatu behar dugu. Garai hartako estiloaren bertsio landua da, apaingarri ugariz hornitua.
Gaur egun ez da etxebizitza, udaletxea baino. Erabilera horretarako atondu zutenean eraikinari elementu batzuk aldatu eta beste batzuk kendu egin zizkioten. Esate baterako, solairu nagusitik orturaino kanpoaldean zegoen eskailera kendu eta ortua lorategi bihurtu zuten.