Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udala



Ermuko Udalaren argazkia

Udal Kudeaketako eguneroko jardunean erroka askori egin behar diegu aurre: hiria mantendu eta modu jasangarri batez haz dadin ahalbideratu; udal zerbitzu eta baliabideen erabileran pertsonen berdintasuna bermatu eta Udala eta herritarren arteko komunikazioa emankorragoaren alde lanean jardun; merkataritza eta enpresen jardueren bitartez enplegua eta aberastasuna sortu; herritarrek dituzten beharrei begira Udala instituzio abegikorragoa bihurtu; eta, herritarrentzako babes ofizialeko etxeak eta herritarrek eskatzen dituzten ekipamendu eta azpiegitura berriak lortzeko lur-politika egokiak bideratu.

Azken finean, Udalak duen Misioa garatu. Hau da, hobekuntza, berrikuntza eta garapen iraunkorraren bitartez, Ermua bizitzeko hiri erakargarria izatea, irekia eta parte-hartzailea, pertsonak bertako sentitzeko eta askatasun eta berdintasunean garatzeko hiri bat, beraien beharrizanei eta itxaropenei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoak eskainiz.

Hori lortzeko, Udalak langile, zinegotzi eta pertsonez osatutako giza taldea badu. Berori ondo ezagutzeko atal honetan Udal Korporazioari buruzko interes orokorreko informazio guztia eskuragarri dituzu: hala nola, zinegotziak zeintzuk diren, Gobernu organo desberdinak eta organo bakoitzaren funtzioak, hautesleen interesen eta jarduereren erregistroa, Udal langileena eta udal kudeaketa, organigrama funtzionala, herriko udal zerbitzuak eskaintzen dituzten arloak, gure plantilla eta lanpostuen zerrenda, eskaintzen ditugun zerbitzuen berri, eta nahi duzuen momentuan interesatzen zaizuna eskatu ahal izateko prozedurak ere zure eskura daude.

Halaber, udal gobernuaren balore kulturalak, estrategia eta ekintza ezagutuko dituzu, Ermuarrei, beraiek nahi dutenari eta Udalarengandik espero dutenari bideratuta, ekonomiaren aurrerapena bultzatu eta Ermuan bizi garen pertsona guztiontzat aukerak sortuko dituen kudeaketa-ereduan oinarritua, non ingurune iraunkor eta adimentsuan, sorkuntza, berrikuntza eta jarduera ekonomikoa garatzea erraza izango den.

Bestalde, Udalen Gardentasun Indizean (ITA delakoa) biltzen den informazio guztia ere zure esku jarri dugu, egiten ditugun jardueren eta Ermuko herritarrek eskuratu ditzaketen prestazio eta zerbitzuen informazioa emanez Udala herritarrengana hurbiltzeaz batera, egiten diren kontratu eta zerbitzuen, eta hirigintza eta obra publikoen arloan eta beste hainbat aspektutan Udalaren kudeaketa ekonomikoaren ispilua eskaintzeko.

Gainera herritar ororen esku jarri dugu Ermuko Udalaren eta nortasun juridiko propioa duten zein Udalbatzaren menpeko erakunde guztien ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta ekintza guztien gaineko informazioa, dena dela horien izaera eta eskuratzeko modua, horiek zein diren jakin eta kontsulta dezazun, bai eta zerrendatutako ondasunon ezaugarri fisiko, tekniko eta ekonomikoak biltzen dituen fitxa laburtu batean sartu eta ondasun higiezinen kokapen zehatza ezagutu dezazun.

Amaitzeko, atal honetan 1978z geroztik egin diren hauteskunde guztietako emaitzak biltzen ditugu, hauteskundeak baitira demokrazioaren ikurrik nagusiena, askatasunez bozka eginez eta funtzio publikoa egin dezaten ordezkariak aukeratuz, pertsonaren funtsezko eskubidea garatzen baita.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo