Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Hiria etxebizitzaren luzapen gisa erabiltzen dugu. Jarduera garrantzitsu eta ohiko batzuk ditugu zeintzuek hirian oinarritzen diren: erdialdetik igandeko ibilaldia, kirola egitea, merkatu plazan erostea, hiriko hondakin solidoak ezabatzea, eta abar.
Hiriko zati bakoitza gure etxeko zati batekin identifikatu dezakegu, hori horrela, kaleak pasilloak lirateke; parke eta plazak aldiz, egongelak; eduki-ontziak gure zabor-ontziak; merkatu plaza gure etxeko despentsa, eta abar.
Hortaz, gure etxean bezalaxe hiriko gauzak egokiro egon eta mantendu behar ditugu. Hori horrela, gure etxeko konketa garbia egon eta funtzionamendu egokia izan behar duen bezala kaleko jarlekuak ere txukun behar dute egon, kale-argiak argia eman, eta abar.
Hausnarketa egin beharko genuke gure jokaera askoren inguruan, horrela obra hondakinak edozein lekutan edo modutan botatzeak, espaloiak paperez zikintzeak, edo lorategiak zapuzteak gure burua barregarri uztea da. Azken batean, hiria zikintzea gure bizilekua zikintzea baita.
Hiria egoki mantentzeko ardura nagusia udalarena da, baina ezinbestekoa zaigu gu guztioi errespetuzko jokabidea agertzea. Horrela ez bada, alferrikakoa izango delako administrazioaren edozein ahalegin.
Eskabide honen bidez zure udalarekin lankidetzan jardun dezakezu, zure inguruan ikusten dituzun matxura edo arazoen berri emanez.
Hitz ematen dizugu, guk gure aldetik, arazoa lehenbailehen konpontzen saiatuko garela.
Mila esker, guztion etxea mantentzen laguntzeagatik!
Hurrengo inprimakia bete aurretik, irakurri arretaz datuen pribatutasun politikari buruzko jarraibideak.