Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hiritarren Segurtasuneko Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Udalerrian hiritarren segurtasunaren eta babes zibilaren inguruan udalek legez aitortuta dituzten eginkizunak betetzen ditu Hiritarren Segurtasuneko Alorrak. Hau da: hiri-segurtasunari, lokal publikoen segurtasunari, herriko kaleetako ibilgailuen eta pertsonen trafikoari eta babes zibilari lotutakoak, osorik edo zati bat.

Carmelo Careaga EspinosaHiritarren Segurtasuneko Alorraren Zuzendaria
Carmelo Careaga Espinosa
Telefonoa: 943179010 (1274 luzapena)
Helbide elektronikoa: ccareaga@udalermua.net

Ordutegia
Hiritarren Segurtasuneko Alorraren ordutegia
  • Aurrez aurreko arreta udal egoitzan: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 08:00etatik 15:00etara.
  • Telefono-bidezko arreta eta aurrez aurreko arreta kalean: egunean 24 orduz, urteko egun guztietan.
  • Udal egoitzako aurrez aurreko arretarako ordutegitik kanpo: 15:00etatik biharamuneko 08:00ak arte, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan egunean hogeita lau orduz, Udaltzaingoarekin harremanetan ipini eta haren zerbitzuak eskatzeko aukera duzu, 943176300 telefono-zenbakira deituta.
  • Arreta telematikoa (www.ermua.es/abiapuntu helbidean): Udala eskura izango duzu egunean 24 orduz, 7 egunez astean, 365 egunez urtean, itxaron behar izan barik, ordutegi barik eta ilara barik.

Udako ordutegia: aipatutako ordutegiak udako ohituretara egokituko dira Udalak urterako onartutako egutegiaren arabera. Horregatik, sasoi horretarako ordutegiaren berri emango da, garaiz, udal webgunean.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo